Prosa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Prosa hizkuntzak bere era natural edo arruntean hartzen duen egitura edo forma da, poesiak ez bezala neurri eta erritmo jakin batzuk bete behar ez dituena[1]. "Prosa" hitza latinezko prōsa hitzetik dator, hitzez-hitz "zuzen" esan nahi duena. Nahiz eta badaude bere egiturari buruzko eztabaida kritikoak, bere bakuntasuna ahozko dialogotik dator. Poesia berez prosa baino zaharragoa den arren, prosa oso erabilia da literaturan (saiakera eta eleberrietan), egunkarietan, aldizkarietan, entziklopediatan, filmetan, historian, filosofian, zuzenbidean eta beste hainbat arlotan.

Prosak edukiari berari ematen dio garrantzia, eta, horretarako, ideiak azaltzearen argitasuna bilatzen du. Poesiak, aldiz, formari ematen dio garrantzia edukiaren gainetik, atsegin estetikoa lortzeko. Prosak analisia dakar berarekin, eta, beraz, logikoa eta koherentea izan nahi du; poesiak, berriz, intuiziozko sintesiarekin jokatzen du, irakurlea hunkitu nahian. Hala ere, literatura modernoan, bi generoen arteko nahasketak egin ohi dira eta horrela sortzen dira prosa poetikoa eta poesia prosaikoa.

Ikus, gainera


Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Prosa. .


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.