Pertsonifikazio

Wikipedia(e)tik
Prosopopeia» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pertsonifikazioa edo prosopopeia, etimologikoki hurrenez hurren latinetik (pertsonificatio) eta grezieratik (prosopopeia) datoz. Izen honekin ezagutzen da erretorikazko figura bat zeinean bizigabeei, animaliei edo kontzeptu abstraktuei gizakien portaera eta ezaugarriak egozten zaizkien. Baliabide hau normalean pentsamendu figuren artean sailkatu da.[1]

Alegietan sarritan animaliek hitz egiten dute.

Baliabide honen arabera, esaterako, zuhaitz batek hitz egin dezake edo Iazko Gabonaren Izpiritua pertsonaia bezala ager daiteke (Charles Dickensen Gabon Ipuinean adibidez). Pertsonifikazioak oso ugari dira alegietan baina baita ere haur literaturan, poesian, literatura sinbolikoan… Esan daiteke asko erabilitako figura dela.

Kontzeptu honek badu bigarren aldaera bat: pertsonai bat izaera, bertute edo akatsa baten adibidea edo adierazlea denean,[2] esaterako, Maria Magdalena damututako emakumearen pertsonifikazioa izan daiteke edo Fernando Amezketarra herriko jakinduriarena.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pertsonifikazio Aldatu lotura Wikidatan
  1. Juan Krutz Igerabide, 670 or.
  2. Juan Krutz Igerabide, 670 or.

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]