Protio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Protioa, 1H isotopo zeinuaz ere ezaguna, naturako hidrogeno isotopo arruntena dugu hidrogeno natural guztiaren %99,98-a osatzen duelarik. 1H isotopoaren nukleoa protoi bakar batek (ez du neutroirik) osatzen duenez gutxitan erabiltzen den protio izena egozten zaio orohar hidrogeno hitza erabiltzen baita isotopo arruntenaz ari garela adierazteko. 1H-aren egituraren simpletasuna dela eta mekanika kuantikoaren garapenean garrantzi handia izan du teoria ugari frogatu baitira protioa aztertuz. Ekilibrio elektrikoan elektroi bakarra izaten du.

Protioaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

zeinua
Z(p) N(n) masa isotopikoa (u) bataz
besteko
biziraupena
spin
nuklearra
bataz
besteko
kopurua(mol%)
kopuru
rangoa
(mol%)
1H 1 0 1.00782503207(10) EGONKORRA [>2.8×1023 a] 1/2+ 0.999885(70) 0.999816-0.999974

Beste isotopoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protioa ez da hidrogeno isotopo bakarra naturan beste bi aurki ditzakegu 2H, eta 3H deuterio eta tritio-a urrenez urren. Aurrekoez gain 4H, 5H, 6H eta 7H isotopo ezegonkorrak sintetizatu ahal izan dira hauek naturan aurki ezin daitezkelarik.

Gehiago jakiteko ikusi:[aldatu | aldatu iturburu kodea]