Provence-Alpes-Côte d'Azur
| Provence-Alpes-Côte d'Azur | |
|---|---|
| — Frantziako eskualdea — | |
| Prefektura | Marseilla |
| Departamenduak | Alpes-de-Haute-Provence Itsas Alpeak Alpe Garaiak Bouches-du-Rhône Var Vaucluse |
| Gobernua - Presidentea - Prefeta |
Michel Vauzelle Christian Frémont |
| Eremua - Guztira |
31.400 km² |
| Biztanleria (1999) - Guztira - Dentsitatea |
4.506.151 144 bizt/km² |
| Azpibanaketak - Barrutiak - Kantonamenduak - Udalerriak |
18 237 963 |
| Eskualdeko Kontseiluaren webgunea | |
Provence-Alpes-Côte d'Azur[1] (okzitanieraz Provença-Aups-Còsta d'Azur / Prouvènço-Aup-Costo d'Azur) Frantziako eskualdea da, Okzitaniako lurraldea ere dena.
Mugakide hauexek ditu Frantzian: iparraldean Rhône-Alpeak, mendebaldean Languedoc-Roussillon, ekialdean Piemonteko eskualdea (Italia) eta hegoaldean Mediterraneo itsasoa. Muga egiten du Monacorekin.
Marseilla da eskualdeko hiriburu eta hiri nagusia biztanleei dagokienez. Niza eta Toulon bigarren eta hirugarren hiri handienak dira, hurrenez hurren.
Sei departamenduk osatzen dute lurraldea: Alpes-de-Haute-Provence, Alpe Garaiak, Itsas Alpeak, Bouches-du-Rhône, Var eta Vaucluse.
Alpe mendialdearen hegoaldeko mendiek hartzen dute Provence-Alpes-Côte D´Azur lurraldeko parte handiena, eta orografiak behera egiten du hegoaldera jo ahala. Côte d´Azur izena ematen zaio hego-ekialdeko kostaldeari. Comtat, Crau eta Camargueko ordokiak daude mendebalean. Rhône ibaiak, beraren adarrak (Drôme, Ouvèze, Nesque, Coulon, Durance), Argens, Var eta Vesubio ibaiak igarotzen dira handik.
Klima Mediterraneokoa da hegoaldean eta ekialdean, eta Alpe aldekoa, berriz, iparraldean. Biztanle gehienak kostaldean eta Rhône ibaiaren ertzetan bizi dira. Hirietan bizi da biztanleen %80. Ekonomia jarduera nagusiak: nekazaritza (mahatsa, olibondoak, garia, garagarra), industria (petrolio findegiak, industria petrokimikoa, hegazkingintza) eta, batez ere, turismoa.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Izen historiko gisa Proventza erabili daiteke. 139. araua, Euskaltzaindia, http://euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0036.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-9-21
Ikus, gainera [aldatu]
| Frantziako eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Frantzia metropolitarra : Akitania • Alsazia • Auvernia • Borgoina • Bretainia • Centre • Champagne-Ardenne • Franche-Comté • Île-de-France • Korsika • Languedoc-Roussillon • Limousin • Lorrena • Midi-Pyrénées • Nord-Pas-de-Calais • Normandia Garaia • Normandia Beherea • Pays de la Loire • Pikardia • Poitou-Charentes • Provence-Alpes-Côte d'Azur • Rhône-Alpeak Itsasoz haraindiko eskualdeak : Guadalupe • Guyana • Martinika • Mayotte • Réunion |
||