Proventza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Proventzaren mapa.
Lurraldeko bandera.

Proventza (Provença okzitanieraz) Okzitaniako eskualde edo probintzia historikoa da.

Gaur egungo Proventza-Alpeak-Cote d'Azur eskualde frantziarraren zatia hartzen du, Var, Vaucluse eta Bouches-du-Rhône departamenduak osorik eta Proventza Garaiko Alpeak eta Itsas Alpeak departamenduen zati bana.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proventza Erromatar Inperioaren lehenengo probintzia izan zen gaur egungo Italiatik kanpo sortutakoa. Hortik bere izena (Provincia Nostra > Provincia > Provença).

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marseilla, Niza eta Toulon hiri nagusien artean ditugu.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frédéric Mistral.

XI. eta XII. mendeak bertako literaturaren urrezko garaia izan ziren, trobadoreak zebiltzanean (Folquet de Marseille euren artean). XIX. mendeko idazleen artean Frederic Mistral azpimarratzekoa da, okzitanieraz lan egin eta Literaturako Nobel Saria lortu zuena 1904an.

Bestela, hainbat margolari eta musikari inspiratu izan ditu eskualdeak historian zehar.

Azkenik, petanka izeneko jokoa eskualde honetan sortu zuten. Halaber, Bouillabaisse eta Ratatouille izeneko plater famatuek hemen ere jatorria dute, eta bertako ardoak bezala munduan zehar ezagunak dira.

Vincent van Gogh margolariak Arlesen egindako margo ezaguna.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Proventza Aldatu lotura Wikidatan