PUZ

Wikipedia(e)tik

(Prozesadoretik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Prozesatzeko unitate zentral (PUZ) edo soilik Prozesadorea ordenagailu programa bateko aginduak eta datuak ulertu eta egikaritzen dituen konputagailu digitalalaren osagaia da. Kontrol unitate, erregistroak eta unitate aritmetiko-logiko osatzen dute PUZa.

Batzuetan ingelesezko siglak erabiltzen dira, hots, CPU (Central Processing Unit)

[aldatu] Sarrera

Konputagailu digitalaren oinarrizko ezaugarria ematen du: programatzea eta edozein garaiko konputagailuen oinarrizko funtzioen artean dago, biltegiratzearekin eta sarrera-irteera funtzioekin.

Zirkuitu integratuaren barruan merkaturatzen den PUZa mikroprozesadore bezala ezagutzen da. 1970. Hamarkadaren erditik PUZ mota guztiak txip batean egiten dira eta egun (2007) PUZ terminoa mikroprozesadorearen sinonimotzat hartzen da. Mikroprozesadore berrienak automobiletan, telebistetan, izozkailuetan, kalkulagailuetan, abioetan, telefono mugikorretan, jostailuetan daude.

[aldatu] PUZ-en eragiketa

PUZ-en eragiketarik nagusiena programa baten aginduak egikaritzea da. Programa batek ordenagailu memorian mantentzen den zenbakiez osatzen da (ikus makina lengoaia) eta Von Neumann arkitektura jarraituz PUZ-aren eragiketak lau pausu ditu: fetch, decode, execute, y writeback, (irakurri, deskodetu, egikaritu, eta idatzi).

Intrukzio baten deskodeketa. (MIPS Technologies 2005)
Intrukzio baten deskodeketa. (MIPS Technologies 2005)

[aldatu] Ikus,gainera

Tresna pertsonalak