Prozesu Autonomikoaren Harmonizazioko Lege Organikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Prozesu Autonomikoaren Harmonizazioko Lege Organikoa
Motalege
Honen parte dazuzenbide konstituzional
Data1982
Nongo eskumenen mendeEspainia

Prozesu Autonomikoaren Harmonizazioko Lege Organikoa (gaztelaniaz: Ley Orgánica de Armonización del Proceso Autonómico edo LOAPA) Espainiako Gorteek, PSOE eta UCDk izenpetutako itun baten ondorioz, 1982ko uztailaren 30ean onetsi zuen lege organiko bat izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako autonomia erkidegoak

Otsailaren 23ko estatu-kolpearen ondorioz Eduardo García de Enterría legegileak sortutako ideia dela esan ohi bada ere, 1981eko otsailaren 18an Leopoldo Calvo-Sotelok kargua hartzekoan egin zuen hitzaldian zirriborroa ikus zitekeen.

Calvo-Sotelok bere Memoria viva de la Transición liburuan dioenez (1990):

« una vez más vuelvo al discurso de investidura, donde quedó dicho mi propósito sobre esta grave cuestión, y vuelvo también a recordar que aquél discurso fue pronunciado el 18 de febrero de 1981 y es, en consecuencia, anterior al 23-F. No está de más este recuerdo, porque se sigue diciendo con ligereza que la política autonómica de mi Gobierno fue una cesión a los golpistas o, al menos, un corolario del golpe militar. Y eso no es exacto.[1] »

Horren inguruan, Felipe Gonzalez lider sozialistari egozten dizkion hitzak jasotzen ditu:

« se ha dicho que la causa inmediata de la puesta en marcha de una dinámica de Pactos Autonómicos y su derivación normativa, como es el caso de la LOAPA, está en el 23 F. No se puede decir eso al Grupo Parlamentario y al Partido que representa, y no creo que sea legítimo decírselo a nadie[2] »

Beste hainbat disposizioren artean, konpetentzien transferentzia aurreikusi zuen eta progresiboki egingo zen, autonomia erkidego bakoitzaren gaitasunaren arabera.

Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako Generalitateak, CIUk eta EAJk konstituzioaren aurka zihoala-eta, errekurtsoa jarri zuten, ez baitzuten uste estatuaren legeek estatutuak mugatzeko ahalmena izan behar zutenik.

1983ko abuztuaren 13an, Espainiako Konstituzio Auzitegiak legearen izaera organiko eta harmonizatzailea ukatu zuen, legearen 38 artikulutik 14 inkonstituzionalak zirela deklaratuz. Geratu zenarekin, urriaren 14an, 12/1983 legea onartu zen, aurreko kutsu horiek ezabatuta zeudelarik[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]