Prozesu estokastiko
Wikipedia(e)tik
Estatistikan, prozesu estokastikoa zorizko aldagaien bilduma bat da, gehienetan denboran zehar indexaturik. Adibidez, egunero ospitalera batera sartzen den gaixo kopurua prozesu estokastiko baten bitartez irudika daiteke. Prozesu estokastikoak era matematikoan irudikatzen dira, eredu moduan, eta errealitatean jasotzen diren datuak prozesu horien gauzatze moduan hartzen dira, prozesu estokastikoa zehatzen duten parametroak zenbatesteko besteak beste.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |