Pseudocerastes urarachnoides

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pseudocerastes urarachnoides
Iraute egoera

Ia galzorian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaViperidae
GeneroaPseudocerastes
Espeziea Pseudocerastes urarachnoides
Bostanchi, Anderson, Kami & Papenfuss, 2006[1]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiahegaztia

Pseudocerastes urarachnoides (antzinako grezieraz: οὐρά isatsa + ἀράχνη armiarma + οειδής antzekoa) Pseudocerastes generoko animalia da. Narrastien barruko Viperidae familian sailkatuta dago. 2006an deskribatu zen lehen aldiz, eta Irango mendebaldean baino ez da bizi. Burua beste Pseudocerastesen antzekoa da, baina bere isatsa bakarra da: bulbo baten itxura du, ezkata handiekin, armiarma baten itxura ematen diotenak. Isatsa mugitzen du hegazti intsektiboroak deitzeko eta, ondoren, jateko[2].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere familiako beste genero batzuetan bezala, Pseudocerasteseko begien gaineko ezkatek gorantz egiten dute, eta adarren antza hartzen dute. P. urarachnoidesen aleak 1968an jaso ziren lehen aldiz Chicagoko Historia Naturaleko museoak Iranera egindako espedizio batean, eta Pseudocerastes persicus gisa identifikatu zituzten. 2006an beste espezie bat zela ondorioztatu zen eta izen berria eman. Hainbat ezaugarri ditu bakan egiten dutenak: bi adarren artean 16 edo 17 ezkata dituzte, eta bere generoan dauden beste espezie guztietan baino gogorragoak dira. Isatsaren bukaerako ezkatan 15 pare dira eta artropodo baten apendizeak ematen dute. Isatsaren puntak bulbo baten itxura du, puztua[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Reptile Database
  2. (Ingelesez) «A new species of Pseudocerastes with elaborate tail ornamentation from Western Iran (Squamata: Viperidae)» Proc. Cal. Acad. Sci. 57 (14) 2006 ISSN 0068-547X. (Noiz kontsultatua: 2017-08-04).
  3. (Ingelesez) Fathinia, Behzad; Rastegar-Pouyani, Nasrullah. (2011-09-29). «On the Species of Pseudocerastes (Ophidia: Viperidae) in Iran» Russian Journal of Herpetology 17 (4): 275–279. ISSN 1026-2296. (Noiz kontsultatua: 2017-08-04).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]