Pseudopodo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chaos carolinense, amebaren antzeko protista pseudopodo motz eta lodiekin


Pseudopodoa (grezieratik pseudos "sasi-" eta podo "oina") ameba bezalako bizidun zelulabakar batzuek duten zitoplasmaren luzapen behin-behinekoa da, itxura aldakorra duena. Pseudopodoek bi eginkizun dituzte:


  • Higidura: zelularen mugimendua ahalbidetzen dute. Izan ere, bizidun zelulabakarrek mugitzeko dituzten hiru mekanismoetatik bat da pseudopodoena (flagelo eta zilioez gain)
  • Elikadura: fagozitosia errazten dute pseudopodoek. Bakterioak eta partikula txikiak harrapatzen dituzte.


Itxuraren arabera pseudopodoak anitzak dira: motzak, lodiak eta mutur biribildukoak (amebarenak); meheak eta luzeak (axopodio izenekoak); oso meheak eta motzagoak (filopodioak), etab.