Psikoanalisi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Psikoanalisia Sigmund Freuden lanetan oinarritutako psikologia teoriak eta metodoak dira. Psikoterapia metodo izanik, psikoanalisiak pazientearen adimen-prozesuko osagai inkontzienteen arteko harremanak bilatzen ditu.

Oinarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freudek ikusi zuen kontzientzia gizakiaren buruaren zati bat dela. Eta planteatu zuen honako banaketa hau: Kontzientea (pentsamenduak eta pertzepzioak ulertzea eta nabaritzea); prekontzientea (pentsamendu, oroipen eta ikaskuntza ez kontzienteak osatzen dute eta hauetara iristeko atentzio berezia beharrezko da); inkontzientea (kontzientziari ihes egin dioten berezko desio erreprimituak).

Gainera, eraikuntza psikikoan hiru elementu bereiztu zituen:

  • Zera: alde biologikoa eta instintiboa, zeinak biziraupenera eramaten gaituen.
  • Supernia: moralitatearen eta murrizketaren aldea da, eta osatzen da Niaren ideala, hau da, izan nahi duguna, eta el Ni ideala, guri buruz dugun ideiaren bidez.
  • Nia: Zerak dituen inpultsoak asetzeko errealitatea da.

Pertsonalitatearen garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Pertsonalitate»

Freud psikoanalistak esan zuen pertsonalitatea haurtzaroaren etapa ezberdinetan garatzen doala, funtzio biologikoak oinarri moduan dituztenak. Fase hauetan ematen diren ekintzak erabakigarriak izan daitezke gizakiaren pertsonalitatearen garapenean. Hona hemen Freud-en estadio psikosexualak:

  • Orala: amaren azalarekiko joera, batez ere, hau besarkatu, jan, koska egin, miaztu eta laztandu. Haurrak etapa honetan plazera lortzen du jaten. Jaiotzen denetik 12-18 hilabete arte irauten du.
  • Anala: etapa honetan haurrak onartuko du gizartean esfinterrak kontrolatzeko dauden beharrak. Etapa oraletik 3 urte bete arte irauten du.
  • Falikoa: emakumearen eta gizonezkoaren arteko ezberdintasun psikosexualean oinarritu. Etapa hau sexu berdineko gurasoarengana hurbiltzen zaitu. Etapa hau 3 urtetik 6 urte arte irauten du.
  • Latentzia: 6 urtetatik nerabezaroraino irauten du. Subjektuaren integrazio kulturala errazteko balio du.
  • Genitala: identitate sexuala baieztatzen da eta nerabezarotik aurrera ematen da.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Psikoanalisi Aldatu lotura Wikidatan