Psikrometro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zirkulazio behartuko psikrometroa

Psikrometroa airearen hezetasuna neurtzeko tresna da, higrometroa ez bezalakoa. Bi termometro berdinez osatua da. Termometro batek ontzia oihal berezi batez bildua du, eta oihalaren parte bat ur destilatuan sartua egoten da. Oihalak xurgatzen duen ura etengabe lurruntzen da, eta termometroaren tenperatura hoztu egiten du horrek; bien bitartean, beste termometroak inguruko tenperatura adierazten du. Hala, bi termometroen arteko tenperatura aldeak desberdintasun psikrometrikoa ematen du, eta, taula batzuen bidez, airearen hezetasun absolutua eta erlatiboa kalkulatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]