Sorgin zorrotz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Psilocybe semilanceata» orritik birbideratua)
Sorgin zorrotza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHymenogastraceae
GeneroaPsilocybe
Espeziea Psilocybe semilanceata
P.Kumm., 1871
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakPsilocybe semilanceata fruiting body (en) Itzuli
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
psikoaktiboa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sorgin zorrotza[1] edo mongia (izen zientifikoa: Psilocybe semilanceata) onddo psikodelikoa da. Psilocybe generoko onddo mota bat da, eta oso ezaguna bere substantzia psikotropikoagatik. Substantzia hau, amerikar indigenek erabiltzen zuten erlijio-ohikuneak egiteko K.a. 1000.urte inguruan.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago jakiterik zehatz-mehatz nolakoa izan zen Psilocybe semilanceataren aurkikuntza, hala ere, esan daiteke lehenengo biztanleriak, probatu egin zituela perretxiko pozoitsuak eta jateko onak desberdindu ahal izateko, beste edozein landarerekin egiten zuten bezala. Bestalde, haitzuloetako pinturan ezin izan da droga honi buruz ezertxo ere aurkitu, oso zaila izan baita interpretaziorik ateratzea.

Ezagutzen den lehenengo kontaktua perretxiko haluzinogenoekin, horma-irudi baten aurkitu zen Amenembet deiturikoaren hilobian k.a. 1450. urte inguruan.

Egipton, Indian edo Indotxinan adibidez, ez da perretxikoak kontsumitu zutenaren ebidentziarik edo haiengan sorturiko interesari buruzko daturik aurkitu. Aitzitik, badugu berri Mayengan perretxikoek izan zuten interesa X. mende inguruan.

Bestalde, perretxiko haluzinogenoak, beti egon dira magia eta erritualei lotuta, Ertamerikan. Siberia iparraldean ere, oso garrantzitsua izan da beti perretxikoek sorturiko eginkizuna jatorrizko erlijioen sorreran.

Erromatar eta greziar garaietan ere nahiko eragin sortu zituzten, kantitate ugari kontsumitu zirelarik, elikagai gisa, adibidez Lactarius deliciosus aleen bidez.

Baina, hala ere, perretxikoek historian zehar oso eragin kaltegarriak sortu dituzte, Klaudio enperadorea bezalako pertsonak hiltzerainokoak, gaur egungo egoerara heldu arte, dosi handiegiak kontsumitzearen ondorioz.

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddo hauek jaterakoan hainbat modutan eragin diezazuke, batzuk besteak baino atseginagoak izan daitezkeelarik. Dena den, ohikoenak hurrengoak dira:

  • Zentzumenak zorroztu eta estimulatu egiten dira; modu honetan gure sentimenduak azaleratzea erraztuz.
  • Barre-algara, desinhibitzea eta hitz-jario sor ditzake. Baina bitartean ikusmen eta entzumen haluzinazioak; errealitate, denbora eta espazioaren ikuspuntu distortsionatuak; eta "bidai txarrak" eta ikara-krisiak ere pasa ditzakezu.
  • Efektu fisikoak ugariak dira: gorputz tenperaturaren igoera, goragalea, botaka-gura, beherakoa, desoreka, pertzepzioaren falta...
  • Beste droga haluzinogeno batzuetan gertatzen den bezala bere eragina pertsonaren gogo-aldartearen arabera izango da.
  • Ordu erditik bi ordura arte kostatu ahal zaio efektua egiten hastea horregatik hobe da bat-batean kopuru handiak ez hartzea, efektuak 12 ordu iraun ditzakeelako.
  • Ohikoak dira ikara- eta estutasun-krisiak, hau da, "bidaia txarrak" gertatzea. Hau saihesteko gomendatzen da onddoak jan ez dituen pertsona batekin egotea, leku lasai eta ireki batean (inola ere ez diskoteketan). "Bidai txar" bat izatekotan, leku bare batera joan, estimulu gutxikoa, lasaitu, burua garbi utzi eta norbaitek suabe eta lasai hitz egin behar dizu. Horrelako bat izan ostean, beste bat gertatzeko probabilitate handia dago.
  • Beste substantzia batzuekin nahasten bada (alkohola, ketamina edo marihuanarekin batez ere) bere eraginak indartu egiten dira eta esperientzia txar bat edukitzeko joera areagotzen du.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzaroan zenbait ondorio sor ditzakete batez ere astean behien baino gehiagotan hartu ez gero. Ondorio hauek ez dira inondik ere atseginak eta nahiko arazo larriak suerta ditzakete:

  • Substantzia haluzinogenoak burmuinaren funtzionamenduan ondorioak izaten dituzte, batez ere, honako efektuak sortuz: errealitatearen deformazioa (irrealak diren gauzak entzun, ikusi edo sentitu), aldaketak arrazoitzeko prozesuan eta sarbidea kontzientziaren beste maila batzuetara.
  • Arazo fisikorik ez du sortzen onddo hauek kontsumitzeak baina bai oso arazo psikologiko larriak. Eldarnioak, paranoiak, eskizofrenia-arazoak eta estutasun larriko egoerak sortzen ditu baina azken honenak ez ditu bakarrik drogaren menpean sortzen (flashback).
  • Loa hartzeko arazoak sor ditzake, horregatik hurrengo egunetan ongi deskantsatu behar da, esperientzia gogorra eta luzea izaten baita.
  • Ez dute frogatu inolako menpekotasuna sortzen duenik baina zelanbaiteko tolerantzia bai. Beste droga batzuekiko ere era bateko tolerantzia antzeko bat sor ditzake.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]