Psilocybe semilanceata

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Psilocybe semilanceata, euskaraz sorgin zorrotza, perretxiko psikodelikoa da. Psilocybe generoko onddo mota bat da, eta oso ezaguna bere subtantzia psikotropikoagatik. Substantzia hau, amerikar indigenek erabiltzen zuten erlijio erritualak egiteko K.a. 1000.urte inguruan.


Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egia esan, ez dago jakiterik zehatz-mehatz nolakoa izan zen Psilocybe semilanceataren aurkikuntza, hala ere, esan daiteke lehenengo biztanleriak, probatu egin zituela perretxiko pozointsuak eta jangarriak deberdindu ahal izateko, beste edozein begetalekin egiten zuten bezala. Bestalde, haitzuloetako pinturan ezin izan da droga honi buruz ezertxo ere aurkitu, oso zaila izan baita interpretaziorik ateratzea.

Ezagutzen den lehenego kontaktua perretxiko aluzinogenoekin, pintura mural baten aurkitu zen Amenembet deiturikoaren hilobian 1450.urte inguruan k.a.

Egipton, Indian edo Indotxinan adibidez, ez da perretxikoak kontsumitu zutenaren ebidentziarik edo haiengan sorturiko iresteresari buruzko daturik aurkitu. Aitzitik, badugu berri Mayengan perretxikoek izan zuten interesa X. mende inguruan.

Bestalde, perretxiko haluzinogenoak, beti egon dira magia eta erritualei lotuta, amerika zentralean. Siberia iparraldean ere, oso garrantzitsua izan da beti perretxikoek sorturiko eginkizuna jatorrizko erlijioen sorreran.

Erromatar eta Greziar garaietan ere nahiko eragin sortu zituzten, kantitate ugari kontsumitu zirelarik, elikagai gisa, adibidez Lactarius deliciosus aleen bidez.

Baina, hala ere, perretxikoek historian zehar oso eragin kaltegarriak sortu dituzte, Klaudio enperadorea bezalako pertsonak hiltzerainokoak, gaur egungo egoerara heldu arte, dosi handiegiak kontsumitzearen ondorioz.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psilocibina eta psilocina daukaten 70 espezie baino gehiago existiten dira baina bi dira ezagunenak:

Psilozybesak

Batez ere psilozibinaz osatuta daude eta lehorrak daudenean(%0.3) lehortu gabekoak(%0.04) baino eragin handiagoa dute. Psilozibesak infusioetan jan edo edan ditzakezu eta baita sukaldatu ere. Hauen eraginak LSD-arena baino zerbait ahulagoa izan ohi dira. Gaur egun, Spilozybesak, birsortze droga moduan edo espiritualismoari loturiko kasuetan kontsumitzen dira. Psilozybesen une goren hau, lortu izan da onddo hauen laborantzaren igoerari esker, azken urteotan. Onddo mota hauek, gainera oso errazak dira elaboratzerako, eta oso diskretuak, etxean izateko modukoak. Horregatik gero eta gehiago igotzen eta zabaltzen hari da droga gogor honen kontsumoa, eta arriskua, gero eta eskuragarriagoa da.

Amanitak (amanita muscaria eta amanita phanterina)

Amanitaceae espezie bezalako deribatuak ditu, hauetako asko munduko toxikoenetarikoak izanik. Ezagutzen den toxiokorik ugariena, alfa amanitina izenarekin ezagutzen da. Aurkitzeko zailagoak dira eta azido ibotenikoa dute ugarien bere osagaian; psilozibina, aldiz, ez daukate baina bai muskarinikoak diren deribatu batzuk. Amanita mota honek psilozybesak baino eragin handiagoa sor dezake. Muskarinak osagai toxikoak dira, beraz, ezin dira lehortu gabe jan. Kultura batzuetan, amanita handienak, supermerkatuetan daude salgai, Afrikan, Mexikon, Europan eta Asiaren hegoaldean adidibidez.


Bestalde, esan daiteke, zenbait onddo, perretxiko aluzinogenoen multzoan kokatuko genituzkeenak, oso kutsakorrak izan daitezkeela. Perretxiko pozointsu hauek, ez dira ongi bereizten beste perretxiko aluzinogenoetatik, beraz, droga honen arriskuetariko batekin aurkitzen gara, gure kabuz bilatu nahi badugu. Hori dela eta, gaian adituak diren pertsonek egiten dute lan hau. Hala ere, askotan perretxikoak erosterakoan, LSD edo PCP bezalako konposatuak aurki ditzakegu. Horregatik esaten da, drogak ez direla batere fidagarriak.

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddo hauek jaterakoan hainbat modu ezberdinetan eragin diezazuke, batzuk besteak baino atseginagoak izan daitezkeelarik. Dena den, ohikoenak hurrengoak dira:

-Zentzumenak zorroztu eta estimulatu egiten dira; modu honetan gure sentimenduak azaleratzea erraztuz.

-Barre-algara, desinhibitzea eta hitz-jario sor ditzake. Baina bitartean ikusmen eta entzumen aluzinazioak; errealitate, denbora eta espazioaren ikuspuntu distortsionatuak; eta "bidai txarrak" eta ikara-krisiak ere pasa ditzazkezu.

- Efektu fisikoak ugariak dira: gorputz tenperaturaren igoera, goragalea, botaka-gura, beherakoa, desoreka, perspektzioaren falta...

-Beste droga aluzinogeno batzuetan gertatzen den bezala bere eragina pertsonaren gogo-aldartearen arabera izango da.

-Ordu erditik bi ordurarte kostatu ahal zaio efektua egiten hastea horregatik hobe da bat-batean kantite handiak ez hartzea, efektuak 12 ordu iraun ditzazkeelako.

-Ohikoak dira ikara- eta estutasun-krisiak, hau da, "bidaia txarrak" gertatzea. Hau saihesteko gomendatzen da onddoak jan ez dituen pertsona batekin egotea, leku lasai eta ireki batean (inola ere ez diskoteketan). "Bidai txar" bat izatekotan, leku bare batera joan, estimulu gutxikoa, lasaitu, burua garbi utzi eta norbaitek suabe eta lasai hitz egin behar dizu. Horrelako bat izan ostean, beste bat gertatzeko probabilitate handia dago.

-Beste subtantzia batzuekin nahasten bada (alkohol, ketamina edo kannabis batez ere) bere eraginak indartu egiten dira eta esperientzia txar bat edukitzeko joera areagotzen du.


Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzaroan zenbait ondorio sor ditzakete batez ere astean behien baino gehiagotan hartu ez gero. Ondorio hauek ez dira inondik ere atseginak eta nahiko arazo larriak suerta ditzakete:

-Substantzia aluzinogenoak garuna funtzionamenduan ondorioak izaten dituzte, batez ere, honako efektuak sortuz: errealitatearen deformaketa (irrealak diren gauzak entzun, ikusi edo sentitu), aldaketak arrazoitzeko prozesuan eta sarbidea kontzientziaren beste maila batzuetara.

-Arazo fisikorik ez du sortzen onddo hauek kontsumitzeak baina bai oso arazo psikologiko larriak. Eldarnioak, paranoiak, eskizofrenia-arazoak eta estutasun larriko egoerak sortzen ditu baina azken honenak ez ditu bakarrik drogaren menpean sortzen ("flashback").

-Loa hartzeko arazoak sor ditzake, horregatik hurrengo egunetan ongi deskantsatu behar da, esperientzia gogorra eta luzea izaten baita.

-Ez dute frogatu inolako menpekotasuna sortzen duenik baina zenbaiteko tolerantzia bai. Beste droga batzuekiko ere era bateko tolerantzia antzeko bat sor ditzake.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Psilocybe semilanceata Aldatu lotura Wikidatan