Psitakosi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Psitakosia edo ornitosia Chlamydia psittaci bakterioak eragindako gaixotasun infekziosoa da, zoonosi bat dena. Loroak, perikitoak, oiloak, indioilarrak eta beste hegazti batzuk dira gizakia kutsatzen dutenak, gorozkien bidez batez ere. Bakterioa airetik hedatzen da.

Gaitz honek loro, perikito eta antzeko maskoten jabeak jotzen ditu batik bat, ohikoa izanik ere albaitari eta hiztegi-hiltegietako langileen artean. Bektore moduan jarduten duten hegaztiek ere gaitzaren ondoriak jasaten dituzte maiz.

Psitakosia ez da pertsonen artean kutsatzen.


Sintoma klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaitzaren inkubazio-epea astebete edo 10 egun ingurukoa da. Sukarra, buruko mina, eztula eta gripearen antzeko sintomak eragiten ditu. Ohikoa da pneumonia ere.

Hegaztiengan psitakosiak goserik eza, begi-jariadurak eta beherakoak eragiten ditu.


Diagnostikoa eta tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortzen dituen sintomak oso orokorrak direnez, gaitza froga antigenikoen bidez antzematen da. Chlamydiaren aurkako antigorputzak agertuko dira gaixoen odol-serumean.

Tratamenduari dagokionez tetraziklinak dira aukerako antibiotikoak. Gaitza larria izan daiteke, eta tratatu gabeko gaixo asko pneumoniaren ondorioz hiltzen dira. Eritromizina da bigarren lerroko antibiotikoa.

Neurri profilaktikoak ezarrita daude psitakosiaren hedapena ekiditeko. Herrialde askotan, esaterako, (baita Euskal Herrian ere) kanpotik datozen loroak berrogeialdian jartzen dira haien salmentaren aurretik. Berrogeialdi horretan tetraziklina eman ohi zaie janarekin batera, psitakosiaren infekzioa saihesteko.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Psitakosi Aldatu lotura Wikidatan