Pteropodidae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pteropodidae
Fosilaren garaia: Oligozeno-gaur egun

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Chiroptera
Superfamily: Pteropodoidea
Familia: Pteropodidae
Gray, 1821
Azpifamiliak

Nyctimeninae
Cynopterinae
Harpiyonycterinae
Macroglossinae
Pteropodinae
Rousettinae
Epomophorinae

Pteropodidae Megachiroptera ugaztun hegalari azpiordenaren barruko familia bakarra da. Saguzar handiez osaturik dago, azeri muturra duten espezieekin. Mikrosaguzarrak mundu osoan zehar banaturik badaude ere megasaguzarrak Afrika, Asia eta Ozeanian baino ez dira bizi. Askotan filmeetan agertzen dira, baina gizakientzat ez dira arriskutsuak.

Begi handiak ditu eta fruituak, loreak edo lore hautsa jaten ditu. Rousettus izenekoa izan ezik, gainerako pteropodidoek ikusmen ona dute, eta ez dute hots-uhin sistema erabiltzen oztopoak saihesteko. Zuhaitzetan bizi dira gehienak, eta batzuk leize-zuloetan, harkaitzetan edo hirietako eraikuntzetan. Pteropodido handiena Pteropus izenekoa da, 40 cm inguru neurtzen dituena.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pteropodidae Aldatu lotura Wikidatan