Ptiloris paradiseus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Life

Pasadisuko fusil hegaztia
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Passeriformes
Parvordena: Corvida
Goifamilia: Corvoidea
Familia: Paradisaeidae
Generoa: Ptiloris
Espeziea: Ptiloris paradiseus
Swainson, 1825[2]

Ptiloris paradiseus, Paradisuko fusil hegaztia izenez ezaguna, arrak emeari ezteia egiterakoan egiten duen soinuagatik, Ptiloris generoko animalia da. Hegaztien barruko Paradisaeidae familian sailkatua dago eta Australiako ekialdeko espezie endemikoa da, Hegoaldeko Gales Berriko basoetan eta Queenslanden bizi delarik.

Arra beltza da, 30 zentimetroko luzera hartzen du eta buztanaren erdialdean, eztarrian eta buruan iridiszentziadun luma urdin-berdexkak ditu. Mokoa, kurbatua, beltza da, eta baita oinak ere. Irisa marroi iluna da, eta ahoa horia. Emea marroi-oliba koloreduna da, eta sabelean tanto beltzak eduki ditzake.

Elikadura intsektu txikietan eta fruituetan oinarritzen da.

Gorteiatzean, arrak emea deitzen du eta hegoak zabaltzen dizkio, gora eramanez astintzen dituelarik. Burua atzera botata, kolore metalikodunak diren eztarriko lumak erakusten dizkio. Gero, burua aldez alde mugitzen du, mokoa irekiz, kolore horiko aho distiratsua erakusteko.

Bideoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maleny, SE Queensland

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) BirdLife International (2012) Species factsheet. www.birdlife.org webgunetitik jaitsia 2012/05/07an
  2. (Ingelesez) IOC Master List

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ptiloris paradiseus Aldatu lotura Wikidatan