Ptolomeo II.a Filadelfoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ptolomeo II.a; kameua haren irudiarekin

Ptolomeo II.a Filadelfoa (grezieraz, Πτολεμαίος Φιλάδελφος; K.a. 308-246) Ptolomeotar dinastiako bigarren faraoia izan zen; Egipton K.a. 285-246 denbora-tartean gobernatu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egeoko Kos irlan jaio zen eta Ptolomeo I.a Soter eta bere emazte Berenice zituen guraso. K.a. 283an aita hiltzean, hasi zen erreinatzen.

Ptolomeo errege malenkoniatsua izan zen, gerrarako gaitasun txikikoa, baina oso trebea diplomaziarako, eta baita zientzia eta arteen zalea eta bultzatzailea ere. Eskuizkribuak, margoak eta animalia exotikoak bildu zituen. Dinastiako gizon aberats eta boteretsuena izan zen. Haren ondorengoa bere seme Ptolomeo III.a Evergetes izan zen.

Kanpo-politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, Ptolomeo II.aren kanpo-politikaren azken balantzea positiboa izan zela esan daiteke, bere abilezia diplomatikoa erabilita porrot militarren ondorioak indarrik gabe uzten asmatu baitzuen. Basikoki, hiru gerrari aurre egin behar izan zien:

Barne-politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egipton Ptolomeo II.ak hiri berri garrantzitsuak fundatu zituen, greziar taldeekin populatu zirenak. Lanaren antolaketa tradizionala (batez ere nekazaritza) indartu zuen, ekoizpena areagotzeko. Erregeak moneta-sistema berria ere ezarri zuen. Egiptoko ekonomiak bi zutabe zituen: landa bera eta Alexandria. Ptolomeok hiritarren erlijioaz ere interesa agertu zuen. Haren merituetako bat Alexandria antzinako kultura-gune eta ikerketa-gune garrantzitsu bihurtzea izan zen. Besteak beste, Alexandriako Liburutegia eta Museoa bera hobetu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ptolomeo II.a Filadelfoa Aldatu lotura Wikidatan