Publio Kornelio Lentulo Sura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Publio Kornelio Lentulo Sura
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 71 - K.a. 71
Kuestore


Pretore

Bizitza
JaiotzaAntzinako ErromaK.a. 114
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErromaK.a. 63ko abenduaren 5a (50/51 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Familia
AitaPublius Cornelius Lentulus
Ezkontidea(k)Julia (en) Itzuli
LeinuaCornelii Lentuli (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Publio Kornelio Lentulo (latinez: Publius Cornelius Lentulus, Sura ezizenduna; K.a. 114-K.a. 63ko abenduaren 5a) Erromatar Errepublikaren amaiera aldeko erromatar politikari bat izan zen, Katilinaren azpijokoaren pertsonaiarik nagusienetako bat.

Bere ezizena, Luzio Kornelio Silak, (honengandik, K.a. 81ean, kuestore kargua jaso zuelarik), diru publikoa xahutu izana leporatu zionean, honi buruz, txintik ere esateari uko egin ziolarik, lotsagabeki bernatik heltzen zen bitartean, baloiarekin jokatzen zutenean, hutsegiteren bat izanez gero, zigortzen zen gazteen gorputz atal bat. Ondoren, pretore (K.a. 75ean), Siziliako gobernari (K.a. 74an) eta kontsul (K.a. 71n) izendatua izan zen.

K.a. 70ean, beste kargu batzuen artean, moraltasun ezagatik Senatutik kanporatua izan ondoren, Katilinari batu zitzaion. Sibilek, hiru Cornelii Erromako gobernari izango zirela esan zuten iragarpen bati kasu eginez, Lentulok, orduan, Luzio Kornelio Sila eta Luzio Kornelio Zinaren ondorengoa izango zela uste izan zuen. Katilinak, Zizeronek bere aurka egin zuen lehen hitzaldiaren (In Catilinam) ondoren ihes egin zuenean, Lentulok hartu zuen bere tokia konspiratzaileen buruzagi bezala hirian. C. Kornelio Zetegorekin batera, Zizeronen erailketa eta Erromaren sutea planifikatu zituen, azken plan honek, bere diskrezio faltagatik eta ahalketasunagatik huts egin zuen arren.

Galiar alobrogiarren enbaxadore batzuek, une horretan Erroman zeudenak, zapalkuntzagatik bere probintziako gobernarien aurkako kexu formal baten eramaile bezala, eurengandik laguntza armatua lortzeko Lentuloren iradokizunak jaso zituzten. Bere proposamenak onartzen zituztelakoa eginez, enbaxadoreek, konspiratzaile nagusiek sinatutako idatzitako akordio bat lortu zuten, eta euren buruzagia zen Kinto Fabio Sanga informatu zuten, hau Erromara itzuli zenean, Zizeroni, bere aurkako konspirazioaren berri eman ziolarik.

Konspiratzaileak, honela, atxilotuak, eta euren erruduntasuna onartzera behartuak izan ziren. Lentulo, bere pretore kargua uztera behartua izan zen, eta, hau erreskatatzeko saiakeraren baten beldur, Tullianumen exekutatua izan zen K.a. 63ko abenduak 5ean.


Aurrekoa
Luzio Gelio Publikola eta Gneo Kornelio Lentulo Klodiano
Erromatar kontsula Gneo Aufidio Orestesekin
K.a. 71
Ondorengoa
Gneo Ponpeio Magno eta Marko Lizinio Kraso Drives