Publio Kornelio Sila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Publio Kornelio Sila (?-K. a. 45) noble eta politikari erromatar bat izan zen, Luzio Kornelio Silaren iloba, consul designatus K. a. 65ean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsul aukeratua K. a. 66an (hurrengo urterako) Publio Antoniusekin batera, biak ala biak, ustelkeriagatik salatuak eta kargutik kenduak izan ziren. Handik gutxira, Katilinaren Matxinadan parte hartu izana leporatu zioten, Zizeron eta Kinto Hortensiok arrakastaz defendatu zutelarik.

Bere etxeak, Klodio Pulkerren egoitza nagusi bezala funtzionatu zuen honen Miloren aurkako borrokan.

Erromatar Errepublikako Bigarren Gerra Zibilean, Julio Zesarren alde agertu zen, eta honen agindupean borrokatu zuen Farsaliako Guduan, eskuin hegalaren buruzagi bezala.

K. a. 45ean hil zen, eta erromatarrentzat ez zen atsegin handiko pertsonaia izan, triunbiroek proskribatu zituzten hiritarrei kendutako ondasunak prezio baxuan salduz aberastu zelako.