Publizitate

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iragarkiz beteriko kalea, Shinjuku auzoan (Tokio).

Publizitatea komunikazio prozesu masiboa da, produktu, ideia, instituzio eta zerbitzuen aurkezpen eta promozioa helburutzat dituena. Ez-pertsonala eta ordaindua da eta komunikabideen bitartez zabaltzen da. Iragarle identifikagarri batek bultzatzen du eta agentzia profesional baten bitartez burutu ohi da.

Publizitatearen helburu orokorra publikoaren jarreratan eragina izatea da, erosketa bultzatuz, marka baten inguruko irudia hobetuz edo idea baten zabalkundea lortuz.

Eduki-taula

[aldatu] Publizitatearen Historia

Publizitatea gizarte eragile moduan XX. mendean sortzen da, baina antzinatik ari da gizakia publizitatea erabiltzen bere produktu, zerbitzu eta ideiak zabaltzen laguntzeko.

[aldatu] Lehenengo zibilizazioak

Mediterraneo inguruan sortutako lehenengo zibilizazioak hirietan antolatzen hasiko dira. Hiriekin batera merkataritza garatzen da, eta horrekin batera, konpetentzia eta iragarri beharra, arreta deituko bada. Era berean, merkatariak beren produktuak markatzen hasiko dira, gaurko markaren aurrekariei sorrera emanez.

Historiako lehenengo iragarki ezaguna Tebaseko (Egipto) hirian agertu da, K. a. 1000; urtean idatzitako papiroa da. Antzinako Grezia eta Erromako zibilizazioek iragar-formen sistema bat garatuko dute, iragarki ofizial, propaganda politiko zein iragarki komertzialak publikoki zabaldu ahal izateko. Garai honetan, ohiko iragar-forma, ordea, ahozkoa da. Horretarako, Grezian Kerux delakoa erabiltzen dute, Erroman, berriz, Praecos delakoa, gure pregoilariaren aurrekaria izango dena.

[aldatu] Erdia Aroa

Erdi Aroan publizitateak atzerapauso handia pairatuko du, Europa osoan ematen den komertzioaren gainbehera, ez-egonkortasun politikoa, gremioen presioa eta analfabetismoa tarteko. Elizak, ordea, propaganda lan handia burutuko du mende hauetan, eta kode bisual potente baten garapenean egingo du lan. Publizitateak asko ikasiko du Elizak egindako sinbolo eta irudien erabilera eraginkorraz.

[aldatu] Errenazimentua eta Aro Modernoa

Inprentaren sorrerak (1450. urte inguruan) Erdi Aroaren amaiera ekarriko du eta publizitaterako euskarri berriak ekarriko ditu denborarekin. Hala ere, publizitatearen garapena motela izango da, besteak beste, azpiegiturareik ez dagoelako, analfabetismoa altua delako eta potereak inprentaren gaineko kontrola ezarriko duelako.

[aldatu] Publizitatea eta komunikabideak

[aldatu] Idatzizko medioak

[aldatu] Ikus-entzunezko medioak

[aldatu] Kanpo-publizitatea

[aldatu] Medio berriak

[aldatu] Publizitate motak

[aldatu] Publizitateari egindako kritikak

[aldatu] Etorkizuneko publizitatea

[aldatu] Ikus, gainera

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Publizitate