Puck (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Puck (satelitea)
Aurkikuntza
AurkitzaileaStephen P. Synnott
Data1985eko abenduaren 30ean
Kategoriamoon of Uranus (en) Itzuli eta regular moon (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteUrano
Ardatzerdi handia86.000 km
Eszentrikotasuna0,0001
Orbita-periodoa0,762 egun
Makurdura orbitala0,319°
Ezaugarri fisikoak
Erradioa81 km
Bolumena2.225.000 km³
Masa2,9 ×1018
Dentsitatea1,3 ×103
Grabitatea azalean0,029 m/s2
Albedoa0,07
Tenperatura~89
Itxurazko magnitudea20,5


Puck, edo Urano XV, Urano planetaren satelite naturaletariko bat da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uranoren sateliterik ilunenetariko bat da; haren albedoa 0,07 besterik ez da. Uranoren bost satelite nagusiak askoz distiratsuagoak dira. Badirudi Puck osatzen duen materia Uranoren eraztunena bezalakoa dela. Halaber, badirudi Voyager 2 zundak aurkitutako beste 9 sateliteen antzekoa dela. Pucken osagai nagusia karbonoa da, antza denez.

Voyager 2 zundak aurkitutako Uranoren 10 sateliteetan handiena da. 160 km-ko diametroa du, eta haren orbita Portia eta Miranda sateliteen artean dago.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985eko abenduaren 30ean aurkitu zuten, Voyager 2 zundak egindako argazkiak aztertzean.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, S/1985 U 1 izendapen sistematikoa eman zitzaion, behin-behinean. Geroago, Puck behin betiko izena eman zitzaion. Satelitearen izena mitologia zeltako izen bereko iratxo baten izenean du jatorria; William Shakespeareren Udako gau baten ametsa obran agertzen den pertsonaia baten izena da, eta, batez ere, horregatik da ezaguna.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]