Puget Sound
Wikipedia(e)tik
Puget Sound Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldeko (Ozeano Barea) golkoa da, fiordo antzekoa, Washingtongo estatuan. 80 km zabal da eta 560 km luze; Kanada eta Vancouverko uhartea bereizten ditu. 3.800 km-ko kostaldea du golkoak, eta Everett, Seattle eta Tacoma industria- eta merkataritza-hiri garrantzitsuak daude, besteak beste, golkoan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.