Pukao

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:23, 16 apirila 2015
Ahu Tahai plataformako moaia, pukaoa daramalarik.
Rano Kao sumendiko kraterra.

Pukaoa, Txileko Pazko uharteko moaietako asko, kapelu antzera koroatzen dituen harrizko zilindro moduko bat da.

Ezaugarriak

Zenbait tamainatako pukaoak daude, horietatik astunenak, 11 tona pisatzen dituelarik. Uharteko herri nagusia eta hiriburua den Hanga Roan dagoen Puna Pao sumenditk ateratako harri gorriz eginak daude, eta forma zilindrikoa dute, moaiaren buruan sartzeko irekigune bat, eta borla moduko bat gainaldean.

Sinbologia eta kontserbazioa

Teoriarik hedatuenak, pukaoak, rapa nuiek erabiltzen zuten orrazkera edo buruko bat irudikatzen duela dio, ohikoa baitzen euren artean, ilea, harkaitz bolkanikoaren gorriaz bustitzea, edo baita erritualetan erabilitako kapelu zeremonial bat irudikatzen zuela ere. Pukaodun 50 moai eta 31 buruko uharteko harrobietan zenbatu dira, azken hauek hau hiti rau (kimuak hazarazten dituen burukoa) ere deitzen direlarik.