Pula (Istria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pula

Pula (Istria)
bandera

armarria

Italieraz
Eslovenieraz
Pola
Pulj
Estatua KroaziaKroazia
Probintzia Istria
Alkatea Boris Miletić
Koordenatuak

44°52′N 13°51′E / 44.867°N 13.850°E / 44.867; 13.850Koordenatuak: 44°52′N 13°51′E / 44.867°N 13.850°E / 44.867; 13.850

Pula (Istria) non dagoen adierazten duen Kroazia-ko/-go/-eko mapa
Pula (Istria)
Eremua 51.65 km²
Garaiera 30 m
Posta kodea 52100
Biztanleria
Metropoli eremua
57.191 bizt. (2011)
Pula
Dentsitatea 1201.9 bizt./km²
Telefono aurrizkia 052
http://www.pula.hr
Artikulu hau Kroaziako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pula».

Pula edo Pola (jatorriz, italieraz: Pola, eslovenieraz: Pulj), Istria eskualdeko hiririk handiena da, Kroazian, penintsularen hegoaldeko muturrean. Bere biztanleria, 57.191 biztanlekoa da, 2011eko erroldaren arabera. Bertako biztanle gehienak, kroaziar jatorrikoak dira, biztanleriaren %71,65a osatzen dutena, 2001eko erroldaren arabera.

Gainontzeko eskualdea bezala, bere neurriko klimagatik, itsaso bareagatik eta ukitu gabeko naturagatik da ezaguna. Hiriak, tradizio luzea du ardo fabrikazioari, arrantzari, ontzigintzari eta turismoari dagokionez. Pula, Istriako gune administratiboa ere izan da Antzinako Erromatik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pulatik gertu dagoen Šandalja leizean duela milioi bat urteko Homo erectusaren aztarnak aurkitu dira baita Neolito garaiko (k.a. 6000-2000 urte) zeramikak ere. Brontze Aroan gradine izeneko gotorlekuak agertu ziren Istrian.

Julio Zesarrek kolonia kategoria eman zion hiriari, baina honen hilketa gertatzean Pulak Cassius hiltzailearen alde egin zuen eta Oktaviok mendekuz erabat suntsitu zuen hiria. Oktavioren alaba Juliak hiria berreraikitzeko eskatu zion aitari eta Colonia Pietas Iulia Pola Pollentia Herculanea sortu zen. Anfiteatro ederra eraiki zuten, hiria hamar ate zituen harresiaz inguratu zuten eta ur hornidura sistema berriak ere ezarri zituzten. Septimio Severoren agintaldian hiriak izen berria jaso zuen, Res Publica Polensis.

Erromatar inperioa erortzean ostrogodoek hartu zuten hiria eta 538an Bizantziar inperioaren itsas portu handiena bihurtu zen. 788an frankoek hartu zuten eta 1150an veneziarren esku gelditu zen. Hurrengo hiru mendeetan veneziarren menpetik ateratzeko ahaleginetan, Italiako hiri-estatuen arteko borrokak aprobetxatuz Pulak lehenengo Pisaren alde eta gero Genoaren alde egin zuen baina bietan galdu egin zuenez veneziarrek hiria ia suntsitu egin zuten. 1331etik 1797 arte Veneziak etenik gabe gobernatu zuen Pula.

Ondoren Austriar Inperioaren menpeko hiria izan zen, bertako errege familiaren udako egoitza bihurtu zelarik. Mundu Gerren ondoren Istriaren zati handienarekin batera Pula Jugoslaviaren barruan gelditu zen, konkretuki Kroaziako errepublika sozialistan, eta 1992tik aurrera Kroaziako errepublikako hiria da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Pula)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 10 10 13 16 21 25 28 28 24 20 14 10 18.25
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2 2 4 8 12 16 18 18 15 12 7 4 9.8
Euria (mm) 78 64 65 70 56 53 48 75 85 85 80 112 871
Iturria: EuroWeather

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anfiteatroa
  • Pulako anfiteatroa: Oraindik zutik irauten duten sei anfiteatro erromatar handienen artean dago. 69 eta 79 urteen artean eraiki zen Augusto eta Vespasianoren agintaldietan. Itxura eliptikoa du (133m x 105m) eta altuera maximoa 32'5metrokoa da. 23.000 ikusle kabitzen dira bertan. 404 arte gladiadoreen arteko borrokak izan ziren bertan. Oso ondo kontserbatzen denez, oraindik iksukizun ugari egiten dira bertan.
  • Erromatar hiria: Anfiteatroaz gain erromatarren hainbat eraikinek zutik diraute oraindik, hala nola, hainbat garaitza arku, harresien ateak eta tenplu batzuk.
  • Jasokundeko Andre Mariaren katedrala: VI. mendean Pula apezpikuaren hiri bihurtu zenean eraikia zen, baina veneziarrek suntsitu ondoren berriz eraiki zuten XV. mendean.
  • Gotorlekua: Histrioen herria zegoen mendixkan bertan veneziarrek gotorlekua eraiki zuten (1629-1638). Bertako museoan Istriaren historia ikus daiteke.

Inguruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pula (Istria) Aldatu lotura Wikidatan