Pulp Fiction

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pulp Fiction
Datuak
Jatorrizko izenburua Pulp Fiction
Urtea 1994
Estreinaldia 1994ko irailaren 23a (New York)
Generoa Drama kriminala
Komedia beltza
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 154 min. (Jatorrizkoa)
168 min. (Deluxe edizioa)
Aurrekontua 8.500.000 $
Banatzailea Miramax Films
Zuzendaria
Quentin Tarantino
Ekoizleak
Lawrence Bender
Gidoilariak
Quentin Tarantino
Roger Avary
Aktoreak
John Travolta
Samuel L. Jackson
Uma Thurman
Bruce Willis
Harvey Keitel
Tim Roth
Amanda Plummer
Maria de Medeiros
Ving Rhames
Eric Stoltz
Rosanna Arquette
Christopher Walken
Argazkilariak
Andrzej Sekula
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Sariak
Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (1994)

Pulp Fiction Quentin Tarantinok zuzendutako 1994ko filma da. Ikusleek zein kritikariek harrera beroa eman zioten, nahiz eta film onenaren Oscar Saria ez irabazi. Askoren ustez, azken urteetako zinemagintzako mugarria da filma, zinema independientea ikusle arruntengana zabaldu baitzuen. Gainera, haren istorio etenek, mota guztietako elkarrizketek, ironiak, ikus-estiloak, plano bitxiek, eta pop kulturako erreferentziek oso eragin handia izan dute hurrengo film frankotan.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelikula zazpi zatitan banatzen da: sarrera, "Vincent Vega eta Marcellus Wallace-en emazatea"-ren preludioa, "Vincent Vega eta Marcellus Wallace-en emazatea", "Urrezko erlojua"-ren preludioa, "Urrezko erlojua", "Bonnie-rekin egoera" eta epilogoa.

Sarrera: Lapur bikote bat, Yolanda eta Ringo, kafetegi batean gosaltzen agertzen da, lapurrak kafetegian lapurtzea erabakitzen dute, eta bi pistola ateratzen dituzte.

"Vincent Vega eta Marcellus Wallace-en emazatea"-ren preludioa: Bi sikario, Vincent eta Jules, auto batean trajez jantzita agertzen dira, Vincent Amsterdam-en egon zenez Europa eta Amerika arteko ezberdintasunei buruz hitz egiten hari ziren, autotik ateratzean bi pistola hartzen dituzte eta Marcellus-en maletina lapurtu duten gazteen apartamentura joaten dira, apartamentuan hiru gazte daude, eta Jules, oso lasai, Marcellus-en maletina non dagoen galdetzen die, eta erantzutean Vincent hartzen du, berehala gazte batek, Brett, barkamena eskatzen hasten da eta horrela Jules haserretzen da eta bi gazte hiltzen ditu, Brett eta Roger.

"Vincent Vega eta Marcellus Wallace-en emazatea": Marcellus Wallace Butch Coolidge izeneko boxeolari bati dirua ematen dio bere konbatea galtzearen truke, taberna batean, segituan Vincent eta Jules sartzen dira arropa arrunta batzuekin eta Marcellus-i ematen diote maletina, Marcellus-ek kampoan izango zenez Vincent-i bere emaztearekin, Mia, gauean egoteko esaten dio, Vincent beldurtuta dago, zeren Marcellus bere emaztea gehiegi babesten zuela entzun duelako. Vincent hiru gramo heroina erosten dizkio lagun bati, pixka bat kontsumitzen du eta bestea berokian gordetzen du, gero Mia-ren etxera joaten da eta jatetxe batera joaten dira afaltzera, bertan hitz egiten eta dantza txapelketa bat irabazten dute, Mia-ren etxera berriz joatean, Vincent komunera joaten da eta bertan dagoen bitartean, Mia Vincent-en berokitik heroina hartzen du, esnifatzen du eta gaindosi bat ematen dio, Vincent Mia erdi hilda ikustean bere lagunaren etxera joaten da adrenalina injekzio bat jartzeko, azkenean Mia salbatzen da eta Vincent eta Mia Marcellus-i ezer esatea promesten dute.

"Urrezko erlojua"-ren preludioa: Butch Coolidge ume bat zenean telebista ikusten agertzen da eta Vietnam-go gatzakaren beterano bat agertzen da urrezko erloju batekin eskuetan, beteranoak esaten dio erloju hori Butch-en familiakoa zela eta belaunaldiz belaunaldi pasatzen zutela, bere aita Vietnam-en hil egin zenez, gizon hori bere ipurdian gorde zuen erlojua hari emateko, bat batean kanpai bat entzuten da eta Butch bere ametsatik esnatzen da bere ametsatik eta boxeatzera joaten da.

"Urrezko erlojua": Butch beste boxeolaria irabazten utzi beharrean, hiltzen du, zeren bere buruaren gatik apustuak egin zituen, eta Marcellus Butch hiltzea agintzen dio Vincent-i, Butch motel batera joaten da eta bertan bere neskalaguna zegoen, bere neskalagunak hartu zuen Butch-en gauza guztiak, baino erlojua ahaztu zuen, horregatik Butch bere apartamentura joaten da, erlojua hartzen du eta Vincent, komunean zegoela, hiltzen du, gero kotxean zegoenean Marcellus ikusten du eta kolpeka hasten dira denda batean, eta dendaren jabea harrapatzen ditu eta beheko solairura bidaltzen ditu, bertan jabearen lagun bat etortzen da eta Marcellus-i bortxatzen diete eta Butch ihes egiten du, katana bat hartzen du eta Marcellus-i salbatzen dio, horri esker Butch hiritik joaten bada Marcellus-ekin bakean egongo da, eta Butch hiritik joaten da.

"Bonnie-rekin egoera": Jules Marcellus-en maletina lapurtu duten bi gazte hiltzen ditu, bat batean komunatik beste gazte bat ateratzen da eta bi sikarioek hiltzen dute, gero, geratzen den gaztea, Marvin, Jules-en laguna dela, beraiekin joaten da, eta autoan Vincent nahi gabe hiltzen du eta kotxea odolez zikintzen da, horregatik Jules-en lagun baten etxera, Jimmy-ren etxera, joaten dira, bertan Jimmy oso urduri dago, zeren bere emazta, Bonnie, berehala etorriko da, horregatik Winston Lobo deitzen dute, Winston arazoak konpontzen ditu, azkenean odolez zikindutako trajeak kentzen dira, arropa arrunta batzuk janzten dira eta kotxea kotxeak desegiten diren leku batera eramaten dute.

Epilogoa: Jules eta Vincent Yolanda eta Ringo zeuden kafetegira joaten dira, eta bertan Jules bere lana utziko duela esaten dio Vincent-i, Vincent komunera joaten da eta Yolanda eta Ringo kafetegia lapurtzen hasten dira eta Jules-i dirua eta Marcellus-en maletina eskatzean pistola bat atera eta apuntatzen dio eta esaten dio bere dirua hartzeko, zeren diru horrekin Ringo-ren bizitza erosten ari zela esaten du, gero Vincent eta Jules lasaitasun osoz kafetegitik ateratzen dira.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak Music from the Motion Picture Pulp Fiction du izena eta honako abestiak ditu:

  1. The Pulp Fiction Theme - The Ventures
  2. Royale With Cheese - John Travolta
  3. Jungle Boogie - Kool & The Gang
  4. Let's Stay Together - Al Green
  5. Bustin' Surfboards - The Tornadoes
  6. Lonesome Town - Ricky Nelson
  7. Son Of A Preacher Man - Dusty Springfield
  8. Bullwinkle Part II - The Centurians
  9. You Never Can Tell - Chuck Berry
  10. Girl, You'll Be A Woman Soon - Urge Overkill
  11. If Love Is A Red Dress (Hang Me In Rags) - Maria McKee
  12. Comanche - The Revels
  13. Flowers On The Wall - The Statler Brothers
  14. Personality Goes A Long Way - John Travolta
  15. Surf Rider - The Lively Ones
  16. Ezekiel 25:17 - Samuel L. Jackson