Punt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Punt Lurraldea» orritik birbideratua)
Egiptoko soldaduak Punt Lurralderantz, Hatshepsuten 9. urtean, Deir el-Bahri tenpluan.

Punt Lurraldea, beharbada, Indiako ozeanoaren Afrikako kostaldean kokatuta zegoen antzinako lurralde bat da, bere kokapen zehatza ezin izan baita ezagutu.

Lurralde hauetara eginiko espedizio baten lehen kontakizuna, K. a. 2500ekoa da eta Egiptoko V. dinastiako faraoia izan zen Sahurak bidali zuen, zur preziatuak, mirra elektruma (egungo urre zuriaren antzeko urre eta zilarrezko aleazio bat), tximinoak eta nanoak ekartzeko.

Egiptoko VI. dinastiako faraoi izan zen Pepi II.ak ere, Puntera itsasontzi bat bidaltzea erabaki zuen; "Somaliako kostaldean kokatutako toki bat. Ontziratze tokiak, Itsaso Gorriaren Asiar kostaldean egon behar zuen". (E. Drioton, J. Vandier 1964)

Egiptoko XI. dinastiako Mentuhotep III.ak, beste espedizio bat bidali zuen, Uadi Hammamat haraneko harkaitzetan grabatutako idazkunetan erregistratua geratu zena.

Henu kantzilerrak, hiru mila soldaduko espedizio bat bidali zuen. Bere idazkunak, honako hau dio:

« Puntera itsasontziak gidatzera bidali ninduten, faraoiari, Herrialde Gorriko printzeek, nazio guztiek gogoko dituztela eta, barra-barra biltzen dituzten espezia usaintsuak ekartzeko. Eta Koptosetik abiatu nintzen, Bere Santutasunak, lagundu behar ninduten armaturiko gizonek, Tebastarren hegoaldeko herrialdekoak izan behar zutela agindu baitzuen. »


Espediziorik ezagunena, Egiptoko XVIII. dinastiako erregina-faraoia izan zen Hatshepsutek bidali zuen, Deir el-Bahariko bere tenpluan grabatua dagoena.

« Punterako ibilbideak esploratuko ditut, mirra terrazetarako bideak aurkituko ditut, tropa itsasoz eta lurrez gidatu ondoren, Jainkoaren lurretik, bere perfekzioak sortu dituen jainko honentzako mirariak ekartzeko...

Mirari asko eta bere maiestateak Jainkoaren lurreko produktu tipiko oro ekartzera bidalitakoak dakartzate: mirra koxkor ugari eta mirra fresko zuhaitzak erro lurrekin, zeremonia patioan landatuak, jainko guztiek ikus ditzaten.
Punteko buruzagia, Palhu, bere emaztea, Aty, euren bi semeak, euren alaba eta bere emaztea daraman astoa.
Itsasontziak, Punteko mirariekin astunki kargatuz: Jainkoaren lurreko zur usaintsu guztiak, mirra erretxin mordoa, mirra zuhaitz gazteak, ebanoa, boli purua, Amuko urre berdea, olibo-zume zura, zur-hesyta, intsentsu-ibemuta, intsentsua, begi margoa, tximinoak, babuinoak, zakurrak, hegoaldeko lehoinabar larruak, eta mirabe eta hauen seme-alabak.

»


Punten ustezko kokapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]