Puntuazio marka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Puntuazio marka edo ikurra Mendebaldean idazketa ulergarria egiteko erabiltzen den tresna da. Gehienetan geldiuneak adierazteko erabiltzen dira.

Eraikuntza lineal bat suposatzen duen komunikazio era bat da idazketa. Guztia aldi berean idaztea ezinezkoa denez, ideiak banatu, hierarkizatu eta ordenan jartzeko beharra dago.

Puntuazio markek idazketa eta ulermena errazten duten egitura bat ematen diote testuari. Honako hauek dira berauen helburuak:

  • Testua egituratu.
  • Perpaus eta paragrafoak mugatu.
  • Ideia nagusiak indartu.
  • Bigarren mailako ideiak ordenatu.
  • Anbiguotasunak kendu.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Puntuazio marka Aldatu lotura Wikidatan