Purim

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Purim jaiko opariak

Purim jaia (hebreeraz פורים, Pûrîm = zorteak), urtero, Adar hilabeteko 14. egunean (eo hilabete beraren 15ean harresituriko hirietan) ospatzen den jai judu bat da, Esterren liburuan aipatzen den mirariaren omenez, hau da, judutarrak, Asuero erregearen aginduz (historialariek Xerxes I.a persiar erregea bezala idenditifkatu dutena) suntsituak izatetik salbatu izana, K. a. 450. urtean.

Purim jaia, hebrear egutegiko egunik pozgarrienetakotzat hartzen den arren, judutarak, bezperan, otoitz eta barau egitera behartuta daude, Haman eta Persiar Inperioko bere jarraitzaileek judutarrak suntsitzea eragingo zuen gatazkatik salbatzeko Jainkoari otoitz egin eta barau egin zuten persiar judutarren omenez. Purim jaiean, Meguilá irakurtzen da (hebreeraz מְגִילַת אֶסְתֵּר, Meguilat Ester "Esterren Liburua"). Irakurketa hau, abiada bizian egiten da, eta, entzuleek, matraka edo beste gairen batzuekin zalaparta atera behar dute Aman izena esaten den unean, izen hori ezabatua izan dadin. Honek, umeek ere parte hartzea eragiten du.

Baraualdiaren ondoren, ardoa edan eta kantuak kantatzeko ohitura dagoen oturuntza bat egiten da. Kantu horien artean, Shoshanat Ya'akov bezala ezagutzen den otoitza errezitatzen da, Israel eta Diasporako judutar kantari askok grabatu dutena. Gainera, derrigorrezkoa da lagunei opariak bidaltzea (hebreeraz מנות משלוח, Mislóaj Manot), eta behartsuei karitatea ematea (hebreeraz לאביונים מתנות, Matanot La'evionîm), eta ume txikiak mozorrotzeko ohitura ere badago.

Purim jairako, gozo berezi batzuk prestatzen dira, "Amanen Belarriak" deituak. Gizonek, mozkortu arte edan dezakete ardoa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Purim