Pushkar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pushkar

Pushkar
Izen ofiziala पुष्कर
Ezizena Hiri sakratua
Estatua IndiaIndia
Estatua Rajasthan
Koordenatuak

26°29′26″N 74°33′18″E / 26.49056°N 74.55500°E / 26.49056; 74.55500Koordenatuak: 26°29′26″N 74°33′18″E / 26.49056°N 74.55500°E / 26.49056; 74.55500

Pushkar non dagoen adierazten duen India-ko/-go/-eko mapa
Pushkar
Garaiera 510 m
Biztanleria 14.789 bizt. (2001)

Pushkar (hindiz: पुष्कर), Holly city (hiri sakratua) ezizena duen Rajasthango hiria da. Hinduentzako bost hiri sakratuetako bat da, agian garrantzitsuena, hortik datorkio Tirth Raj ezizena ere, erromesaldien erregea.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko errolda egin zenean 14.789 biztanle zituen, %54a gizonak eta %46a emakumeak. Alfabetatuak %69a dira, Indiako batazbestekoa baino 10 puntu gehiago. 6 urtetik beherako haurrek %14a osatzen dute.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ajmer barrutian dago, hiriburutik 14 kilometrotara. Pushkar lakuaren ertzetan kokatzen da hiria. Hegoaldean eta mendebaldean mendiak ditu eta iparraldean Thar basamortua. 510 metrotako altueran dago.

Mitologia eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jakina noiz sortu zen herria baina badirudi Indiako zaharrenetakoa dela. Mitologiaren arabera Brahma berak sortu zuen duela 60.000 urte. Jainkoak zisne bat airean askatu omen zuen eta mokoan zeraman loto lore urdina erori zen tokian sortu zen hiria. Bertan Vajranash deabrua bizi zen eta loto lorea jan zuen baina lorearen barnean mantra bat ezkutatu zuen jainkoak eta deabrua berehala hil zen. Pushkar izenak, noski, loto lore urdina esan nahi du.

Ramayanak, k.a. III mendeko testu sakratuak, jadanik aipatzen du esanez Vishwa Mitra jakintsua hemen izan zela baraualdian eta k. a. IV mendekoa izan daitekeen Mahábharatak dio Maharash Iudhistira Púshkarako lakuan bainatu zela.

XVII mendean Mandoreko agintaria zen Nahadaravak Pushkar berriz erromesaldientzako leku bihurtu zuen hiria garbituz eta eraikinak berriztatuz. Doako hamabi jatetxe jaso zituen erromesentzat, baita hiru ghat eraiki ere.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sri Sawai Bhoj Temple: Shri Devnarayanen omenezko tenplua da.
  • Jagat Pita Shri Brahma tenplua: Oraingo eraikina XIV mendekoa den arren tenpluak 2000 urte dituela uste da. Marmolez eta harlauzaz egina dago eta bikain dekoratua dago. Aszetek gobernatzen dute tenplua eta beraiek soilik erreza dezakete Brahmaren irudiaren aurrean.
  • Pushkar Lake: K. a. IV mendeko txanpon batzuetan jadanik agertzen da Pushkarreko lakua. Hinduentzat laku sakratua da. 500 tenplo hindutik gora daude lakuaren ertzean eta 52 ghat ditu erromesak bainatzeko.

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pushkar ka Mela: Munduko gamelu feria handiena da. 50.000 gamelu elkartzen dira, denak bikain garbitu eta jantziak, eta beren artean hainbat lehiaketa egiten dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pushkar Aldatu lotura Wikidatan