Puta (iraina)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Puta edo urdanga emakume baten aurkako irain matxista da, sexu konnotazio nabarmena duena eta literalki prostituzioan jarduten duen emakumea edo emakume zikina adierazten duena. Emakumeei buruz Euskal Herrian eta beste hainbat tokitan indarrean izan den sexu moralean jatorri duen iraina da. Moral horren arabera, emakumea sexuala izan arren, ez du gehiegizko sexu-gogoa izan behar eta sexualitatean rol pasiboz jokatu behar du. Konnotazio berdinarekin erabiltzen dira putakume hitza, pertsona bat bere amari erreferentzia eginez iraintzeko.

Irain matxista horien aurka eta hizkuntza arruntetik emakumeei buruzko sexu erreferentzia duten hitzak baztertze aldera hainbat ekimen izaten da munduan zehar, hala nola SlutWalk ekimena.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.