Qabus Bin Said

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Qabus Bin Said

Qabus bin Said Al Said (arabieraz: قابوس بن سعيد آل سعيد‎ Qābūs bin Saʿīd ʾĀl Saʿīd; Salalah, Dhofar, 1940ko azaroaren 18a) Omango sultana da. Said bin Taimurren semea, Albusai familiako errege-dinastiaren hamalaugarren ondorengoa. Gaztetan Britainia Handira joan zen ikasketak sakontzera. 1960an, Sandhursteko Akademia Militarrean sartu zen. Ikasketa militarrak bukatuta, eskoziar erregimentu batera bidali zuten, Alemaniako Errepublika Federalera. Omango koroaren oinordeko gisa herrialde askotan ibili zen 60ko hamarraldiaren hasieran. 1964an sultanerrira itzuli zen. Aitak Salalahko jauregian egotera behartu zuen, Korana ikasten, sei urtez. Amak, ezkutuan, The Times egunkaria eskuratzen zion, eta britainiar BBC irratia entzuten zuen munduko berri jakiteko. 1970ean aita abdikatzera behartu zuten, eta semeak hartu zuen aginpidea. 29 urterekin, sultanerria modernizatzeari ekin zion. Aita 1972an hil zitzaion, Londresen. Izan zuen lehen arazoa Hegoaldeko Yemengo armada komunistaren matxinadari izan zen, baina kanpoko laguntza handirik gabe garaitu zituen. Duela urte batzuk demokraziaren alderako pauso batzuk eman ditu. Hauteskunde parlamentario libre eta justuak (emakumeek bozkatu ahal izan dute, baita hautagai izan ere) egin dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Qabus Bin Said Aldatu lotura Wikidatan