Qaliubiya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Qaliubiyako probintzia (Egipto)

Qaliubiya Egiptoko gobernadore-herri edo probintzia bat da. Kairoko iparraldean dago, Niloren deltan. 1.001 km2 ditu, eta 4.237.003 biztanle (2006). Hiriburua: Banha.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugak: ipar-ekialdean ash-Sharqiyah gobernadore-herria; ipar-mendebalean Nilo ibaiaren Damietta adarra.

Nilo ibaiaren lau ubidek (al-Rayyah, at-Twfiqi, Tur´at eta al-Ismailiyah) ureztatzen dituzte probintziako lursailak.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost biztanletatik hiruk nekazaritzan lan egiten du. Artoa, kotoia, garia eta hirusta dira uzta nagusiak. Fosfato- eta basalto-meak ere baditu. Kimika-industria eta olio findegiak dira ekonomia jarduera nagusiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]