Qian Weichang

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Qian Weichang[1] edo Chien Wei-zang (txinera sinplifikatuz: 钱伟长, txinera tradizionalez: 錢偉長, pinyineraz: Qián Wěicháng), (Wuxi konderria, Jiangsu, Txina, 1912ko urriaren 9a - Shanghai, Txina, 2010eko uztailaren 30a), zientzialari txinatarra izan zen, fisikan eta matematiketan aritu zena.

Biografia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1935ean Tsinghua Unibertsitatean ikasketak burutu zituen. Urte askotan irakasle lanetan aritu zen, besteak beste, Tsinghua, Peking eta Yanjing Unibertsitateetan.

1970eko hamarkadan, Shanghaiko Unibertsitateko presidentea izan zen.

1980ko hamarkadan Encyclopædia Britannicaren txinerara itzultzen aritu zen Zhou Youguang eta Liu Zunqirekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Qian Weichang izen txinatarra da; abizena Qian da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.