Qiandao lakua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Qiandao lakua (txineraz: 千島湖), Txinako Herri Errepublikako Zhejiang probintzian dagoen Chun'an Konderriko lakua da. Lakua XX. mendean sortu zen, Xinanjiango zentral hidroelektrikoaren eraikuntzaren ondoren.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lakuan 1.078 uharte handi eta beste milaka uharte txikiago daude, guztira 573 kilometro koadroko azaleran. Uharteek lakuan hartzen duten azalera 86 kilometro koadrokoa da.

Batez-besteko sakonera 26 metrokoa da, eta gehienezkoa 120 metrokoa. Lakuaren ondoan, Txina iparraldeko garagardo ekoizpen lantegirik famatuenetakoa dago, Hangzhou Qiandaohu Beer Co., Ltd enpresarena.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lakua prefektura mailako Hangzhou hiriaren mugen barruan dago, eta lakura heltzeko orduroko autobus zerbitzua dago. 2007an trenbide bat eraikitzeko egitasmoa aurkeztu zen, baina lakuaren ingurugiroan sor zezakeen kaltea dela eta, bertan behera geratu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.