Quebec Hiria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Quebec Hiria

—  Hiria  —
Quebec Hiria eta Château Frontenac  eraikinaren ikuspegia.
Quebec Hiria eta Château Frontenac eraikinaren ikuspegia.
Quebec Hiriko bandera

Quebec Hiriko armarria

Izen ofiziala Ville de Québec
Herrialdea
Probintzia
Eskualdea
 Kanada
 Quebec
Capitale-Nationale
Koordenatuak 46°49′0″N 71°13′0″W / 46.81667°N 71.21667°W / 46.81667; -71.21667Koordenatuak: 46°49′0″N 71°13′0″W / 46.81667°N 71.21667°W / 46.81667; -71.21667
Quebec Hiria non dagoen adierazten duen -ko/-go/-eko mapa
Quebec Hiria
Eremua 454,26 km2
Biztanleria 491.142 bizt. (2006)
Dentsitatea 1.081,19 bizt./km²
http://www.ville.quebec.qc.ca

Quebec edo Quebec Hiria[1] (ingelesez Quebec City, frantsesez Ville de Québec) Quebec probintziako hiriburua da eta bertako bigarren hiririk handiena (Montrealen atzetik). Halaber, Ipar Amerikako hiririk zaharrena da.

Hiriak berak 491.142 biztanle zituen 2006ean, eta inguru guztiak 1.064.047 (Quebec City Area edo Région de Québec).

UNESCO 1985ean Quebec Hiriko hirigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Izena algonkin hizkuntzako Kebek toponimotik dator, "ibaia mehetzen den lekua" edo esan nahi duelarik. Izen horrekin inguruko zonalde guztia izendatzen zen. Hain zuzen ere, Stadacona herrixka irokesaren aldamenean sortu zuen Samuel Champlain frantziarrak Québec hiria 1608an. Bere lehenengo biztanleak Frantziako herri xeheko deportatuak, gaizkileak eta orohar pobreak eta gizartetik baztertutakoak izan ziren.[2]

Bertako herritarrak quebectarrak dira, frantsesez Quebecois. Hain zuzen ere hitz hori euskaratik etorri daitekeela uste dute hizkuntzalari batzuek, "quebecekoak" berbarekin duen antzarengatik, amerindiarrek europarrei suriquois deitzen zietelako, hots, azal zurikoak.[3]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Château Frontenac»

Bruce Price arkitektoak diseinatu eta 1893an ireki zen. Canadian Pacific Railway konpainiak Kanada osoan zehar eraiki zituen château erako lehenbiziko eraikina izan zen. Tren konpainia honek eraikin hauek eraikitzean turista aberatsak erakarri eta bertaratzea asmoa zuen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Quebec Hiria)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 10.0 11.7 17.8 29.9 33.0 33.9 35.6 34.4 33.9 28.3 20.0 13.9 35.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -7.9 -6.1 0.1 7.8 17.1 22.2 25.0 23.4 17.7 10.7 2.9 -4.8 9.0
Batez besteko tenperatura (ºC) -12.8 -11.1 -4.6 3.3 11.2 16.5 19.2 17.9 12.5 6.2 -0.7 -9.1 4.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -35.4 -36.1 -30.0 -18.9 -7.8 -0.6 3.9 2.2 -4.8 -10.0 -24.0 -32.3 -36.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -17.6 -16.0 -9.4 -1.3 5.3 10.6 13.4 12.4 7.2 1.7 -4.3 -13.4 -1.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 89.8 70.6 90.3 81.2 106.1 114.2 127.8 116.7 125.5 101.7 102.0 104.4 1230.2
Euria (mm) 26.1 12.6 39.0 59.5 105.5 114.2 127.8 116.7 125.5 99.5 67.9 29.5 923.8
Prezipitazio egunak (≥ 0.2 mm) 18.5 14.9 14.3 13.3 14.3 13.7 13.8 13.9 14.2 15.1 16.4 19.5 181.9
Euri egunak (≥ 0.2 mm) 3.6 2.3 5.5 10.4 14.3 13.7 13.8 13.9 14.2 14.8 10.3 4.4 121.1
Elur egunak (≥ 0.2 cm) 17.5 13.9 11.4 5.2 0.29 0 0 0 0 0.96 9.0 18.1 76.4
Eguzki orduak 100.3 123.6 149.4 168.6 215.9 232.0 251.7 225.2 155.5 119.8 81.6 81.1 1904.7
Hezetasuna (%) 72.1 71.9 73.8 74.0 73.9 78.6 82.9 84.3 85.3 81.4 80.5 77.5 78.0
Iturria: [4]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quebec Hiria ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2012-05-25), 170. araua: Amerikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0170.pdf .
  2. MAIA, Jon: Apaizac obeto. Donostia: Elkarlanean, 2006. 62-63. orriak.
  3. MAIA, Jon: Apaizac obeto. Donostia: Elkarlanean, 2006. 63. orria
  4. http://www.climate.weatheroffice.gc.ca/climate_normals/results_e.html?stnID=5251&lang=e&dCode=0&province=QUE&provBut=&month1=0&month2=12 Environment Canada

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Quebec Hiria Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Kanada
Artikulu hau Kanadako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.