Quentin Tarantino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Quentin Tarantino
Quentin Tarantino
Datu pertsonalak
Izen osoa Quentin Jerome Tarantino
Jaio 1963ko martxoaren 27a (51 urte)
Knoxville, Tennessee (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Pulp Fiction
Kill Bill
Sariak Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (1994)
IMDB IMDBko fitxa

Quentin Jerome Tarantino (Knoxville Tennessee, 1963ko martxoaren 27a -) zinema zuzendari, aktore eta gidoigile estatubatuarra da. Oscar saria eta Urrezko Palma sariak jaso ditu.

1990eko hamarkadan ospea lortu zuen bere istorio eta pelikulengatik. Haren estiloa argumentu eten, elkarrizketa original eta bortizkeria odoltsuan oinarritzen da. Aldi berean, ezaguna da Quentinek duen maila guztietako zinemaren gaineko ezagutza entziklopedikoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quentin Tarantino

Quentin 1963ko martxoaren 27an jaio zen Knoxvillen, Tennessee. Tarantino izena, telebistako telesail bateko pertsonaia batetik atera zuen, Gunsmoke telesailatik; Burt Reynolds aktoreak interpretatzen zuen Quint izeneko errementaria.

Quentin txikiak bi urte besterik ez zituen, bere amarekin batera South Bayra joan zenean bizitzera, Los Angeles hegoaldera, eta bertan bizi izan zen hogei urtez. Bere auzoan arraza beltza eta zuria nahasten zen nonahi eta zinemagintza eta kultura ezberdinen eraginak jaso zituen Tarantinok gaztaroan. Kung-Fuaren eztanda beste lekuetara zabaltzen ari zen unean, beltzak joaten ziren zinetan arte martzialek modan jarraitzen zuten. 70. hamarkadan, Quentin oraindik haien zalea zen.

17 urterekin, ikasketak alboratu zituen eta interpretazio klaseetara joaten hasi zen, ahal zuenean, lana ere tartekatzen zuelarik.

22 urte zituenean, Video Archivesen (Manhattan Beach) etxean bezala zebilen eta pelikula zaharretan ikasitakoa erabilgarria izan zitzaion oso.

Roger Avary eta Jerry Martinezekin batera, Tarantinok Video Archives behin-behineko zine eskola bilakatu zuen. Interpretazio klasetan, eszena praktikoak eskaini nahi zituen eta idazten hasi zen.

Avery eta beste kide batzuekin lan egin ondoren, Tarantinok jarraitu zuen idazten, zuzendari izateko grinan, baina ez ziren urte onak izan.

Reservoir Dogs[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Reservoir Dogs

1991n, Reservoir Dogs idatzi zuen; historia minimalista ideatu zuen: lapurreta izango zen eta gehiena plato berean gertatuko zen. 16 mm-ko pelikula izango zen, merke-merkea eta Tarantinok eta bere lagunek egingo zituzten paper guztiak.

Horretan zebilela, Lawrence Bender ekoizleak irakurri zuen Reservoir Dogs gidoia eta liluratuta geratu zen harekin. Hilabeteko epea eskatu zion Quentini, egiazko pelikula egin nahi zuela-eta.

Benderrek Harvey Keiteli pasatu zion gidoia eta hau ere segituan zaletu zen istorioarekin. Horrek ekoizpenaren aurrekontua ziurtatu zuen erabat. Hilabete eman zuten Los Angeleseko grabaketan eta aktore zerrenda ez zen batere makala izan: Keitel, Madsen, Steve Buscemi, Tim Roth, Lawrence Tierney, Chris Penn eta Tarantino bera.

Arrakasta itzela izan zuen Sundanceko Zinemaldian eta mundu guztira zabaldu zuten.

Ospea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robert Rodriguez eta Quentin Tarantino

Bat-batean, Tarantino ospetsu egin zen eta Reservoir Dogs baino lehen idatzita zituen bi gidoiak ere di-da batean saldu zituen: True Romance eta Natural Born Killers. Azken hau, Oliver Stonek berridatzi eta zuzendu zuen 1993an.

1994an, Pulp Fiction etorri zen John Travolta eta Uma Thurmanekin.

1997an, Jackie Brown idatzi eta zuzendu zuen. Samuel L. Jackson, Robert De Niro, Bridget Fonda eta Michael Keaton ere berarekin egin zuten lan. Urrezko Globoetarako izendatuta egon zen eta SAG sarietarako ere bai.

Jackie Brown eta Kill Bill pelikulen ekoizpenen artean 4 urte pasatu ziren eta, denbora horretan, Quentin 2009ko abuztuan estreinatuko zen Inglourious Basterds idazten aritu zen.

Tarantino ez da idaztea eta zuzentzearekin konformatzen. Aktore ere izan nahi du. Horrela, bere pelikuletan eta beste batzunetan ere azaldu ohi da: Jackie Brown, Reservoir Dogs, Pulp Fiction, The Man From Hollywood, Four Rooms, From Dusk Till Dawn, Destiny Turns on the Radio, Girl 6.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kronologia atzekoz aurrera agertzen da maiz bere pelikuletan. Pulp Fiction, Reservoir Dogs edo Kill Bill filmetan ikus dezakegu askotan ondoren gertatuko dena lehenago eta kronologikoki geroa dena, berriz, azkarrago.
  • Maiz agertu ohi du bere filmetan mexikar aurrez-aurreko bat, 3 edo pertsonaia gehiagok une berean batak bestea pistolaz apuntatzen duelarik.
  • Bere pertsonaiek ezizen bat eraman ohi dute. Reservoir Dogs, Kill Bill, edo Pulp Fiction pelikulek erakusten dute hori.
  • Big Kahuna Burger fikziozko jatetxea agertu ohi du pelikula askotan.
  • Kamerak hartzen dituen angeluak ere bere estiloaren ezaugarri dira. Maiz ikusten dugu jendea ateak irekitzen edo ixten, aurpegiaren lehen planoak beste pertsonaia batek hitz egiten duen bitartean, aktoreak atzealdetik ikusten dira askotan, hainbat toma pertsonaiaren eskuetan hasten da...
  • Tarantinok txertatzen digun beste marka bat maletero barrutik hartutako planoa da. Pelikula gehienetan agertzen zaigu hori (Inglourious Basterds filmak gauza bera egiten du kamioiaren kaxan).
  • Kill Bill eta Pulp Fiction filmetan samurai ezpata bera agertzen da.
  • Oinenganako fetitxismoa: emakumearen oinak bilutsik agertzen dira maiz, askotan lehen planoan gainera.
  • Zippo bat (pizgailu modelo ezaguna) agertzen da bere pelikula guztietan.
  • Iraupen luzeko tomaren bat txertatu ohi du beti.
  • Bere pertsonaiek Red Apple markako zigarroak erretzen dituzte, edo iragarki batean agertzen dira.
  • Playboy aldizkariari eskainitako elkarrizketa batean, Kill Bill egiten aritu ziren garaiko cannabis eta extasis kontsumoaz hitz egin zuen.
  • Bere pelikuletan ohikoak dira erdi planoko eszenak, bi pertsonaien arteko elkarrizketa luzeak, noizbehinkako kolaborazioak...
  • Badirudi Video Archivesetik bezero bat ia-ia ostikoka bidali zuela.
  • Kill Bill kenduta, kreditoak horiz agertzen dira bere film guztietan.
  • Odola erruz erabiltzen du.

Ohiko lankideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tarantinok aktore bakoitzarekin film bat baino gehiago egin ohi ditu, errepikatuena Samuel L. Jackson delarik. Gainera, muntaia guztiak Sally Menke-k egin ditu.

Aktorea Reservoir Dogs Pulp Fiction Jackie Brown Kill Bill Death Proof Inglourious Basterds
Steve Buscemi
Julie Dreyfus
Samuel L. Jackson
Harvey Keitel
Michael Madsen
Michael Parks
Eli Roth
Tim Roth
Uma Thurman
Gidoigilea
Roger Avary
Ekoizlea
Lawrence Bender
Argazki zuzendaria
Robert Richardson
Andrzej Sekula
Muntatzailea
Sally Menke

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inglourious basterds

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoigilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoizlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oskar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BAFTA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cannes[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko Globoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Quentin Tarantino Aldatu lotura Wikidatan