Quercus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Quercus
kretazeoa-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaFagaceae
Generoa Quercus
Espezieak
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakoakwood (en) Itzuli, flavine (en) Itzuli eta Ezkur

Quercus (latinez: Quercus, bai haritz zein artea izendatzeko erabiltzen zen izena) zuhaitz handiak dituen genero bat da, nahiz eta espezieetako batzuk zuhaixkak diren. Hosto erorkor zein urte osokoa dutenak daude. Arren loreek infloreszentzia konplexuak dituzte, 4tik 10era estanbrerekin, normalki sei. Emeen loreak isolaturik agertzen dira, edo ale ezberdinak antolaketa txikiekin. Hiru estigma dituzte, eta obulu anatropoak, eta ezkatazko egitura bat duten inguruan. Fruitua ezkurra da.

Bai haritz zein arteak oso garrantzitsuak dira gizakiarentzat, bai lortzen duen zuragatik, zein bere azal edo fruituengatik. Ipar Hemisferioan paisaian oso ugariak dira. Espezieen artean hibridazioa ematen da sarri.