Quesada pasiega

Wikipedia, Entziklopedia askea
Quesada pasiega
Osagaiakesnea
Historia
JatorriaEspainia
Artikulu hau Kantabriako azkenburukoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Quesada».

Quesada pasiega delakoa Kantabriako Vega de Pas eskualdeko postre herrikoia da.

Errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere errezetak honako osagai hauek ditu: behi gazta fresko kilo bat, 100 gramo gurin, 100 gramo irin, 4 arrautza, 250 gramo azukre, limoi birrindua eta kanela hautsean. Prestaketan azukrea eta gurina nahastu eta ondoren gazta fresko birrindua, limoia eta kanela gehitzen zaie. Jarraian aurretik nahastutako arrautzak batzen zaizkie. Segidan irina eta legamia gehitzen zaizkie. Behin dena ongi oratu ondoren tartentzat erabiltzen diren moldetan ezartzen da, ondoren labean ordu erdiz 200 °C-ra uzten da, gainaldeak ongi urreztatu dadin.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]