Quetzaltenango (departamendua)
Wikipedia(e)tik
|
Quetzaltenangoko departamentua |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Izen ofiziala | Departamento de Quetzaltenango | ||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Quetzaltenango
14°50′31″N 91°31′12″W / 14.84194°N 91.52°WKoordenatuak: 14°50′31″N 91°31′12″W / 14.84194°N 91.52°W |
||
| Azalera |
1953 km² | ||
| Biztanleria | 624716 (2002) | ||
| Web | www. | ||
Quetzaltenango Guatemalako departamendua da. 1.951 km2 eta 557.831 biztanle (1991). Hiriburua Quetzaltenango da. 24 udalerri ditu guztira. Eskualde menditsua da, Guatemala-El Salvador sumendi zerrendak ebakitzen baitu iparraldetik hegoaldera.
Bi klima-mota bereizten dira: mendialdekoa, oso hezea eta epela, eta kostaldekoa, lehorra eta oso beroa. Kostaldeko ordokietan abeltzaintza da ekonomia-jarduera nagusia, eta mendialdean nekazaritza; kafea eta azukre-kanabera egiten da, batez ere. Iparraldeko goi-mendietan laboreak, patata eta arroza lantzen dira. Industria hiriburuaren inguruan bildua dago.
Udalerriak [aldatu]
- Almolonga
- Cabricán
- Cajolá
- Cantel
- Coatepeque
- Colomba
- Concepción Chiquirichapa
- El Palmar
- Flores Costa Cuca
- Génova
- Huitán
- La Esperanza
- Olintepeque
- San Juan Ostuncalco
- Palestina de Los Altos
- Quetzaltenango
- Salcajá
- San Carlos Sija
- San Francisco La Unión
- San Martín Sacatepéquez
- San Mateo
- San Miguel Sigüilá
- Sibilia
- Zunil
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.