Quincy Jones

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Quincy Jones.

Quincy Jones (Chicago, Ameriketako Estatu Batuak, 1933) musikagilea izan zen. Bostongo kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak, eta Lionel Hamptonen orkestrako tronpeta-jotzailea izan zen (1950-1953). Jonesen musikak oinarria jazzean badu ere, musika-mota ugari landu ditu, eta arrakasta handia izan du. Orkestrarako moldaketak egin izan ditu, bai eta Frank Sinatra, Dinah Washington eta Peggy Lee kantarientzat ere. Izen eta eragin handiko musika-ekoizlea ere bada, eta disko ugariren egilea. Aipagarriak dira: Body heat (1974), The dude (1980) eta Back on the block (1989). Hogeita bost Grammy sari jaso ditu. Era berean, filmetarako eta telebistarako musikak ere idatzi ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Quincy Jones Aldatu lotura Wikidatan