Quito

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Quito

Quitoko bandera

Quitoko armarria

Izen ofiziala San Francisco de Quito
Estatua EkuadorEkuador
Probintzia Pichincha probintzia
Ezizena Luz de América (Amerikako argia)
Alkatea Augusto Barrera
Herritarra quitoar[1]
Koordenatuak

00°15′00″S 78°25′24″W / 0.25000°S 78.42333°W / -0.25000; -78.42333Koordenatuak: 00°15′00″S 78°25′24″W / 0.25000°S 78.42333°W / -0.25000; -78.42333

Quito non dagoen adierazten duen Ekuador-ko/-go/-eko mapa
Quito
Eremua
Metropoli eremua
372,39 km²
4217.95 km²
Garaiera 2850 m
Posta kodea EC1701
Biztanleria
Metropoli eremua
1.619.146 bizt. (2011)
2.239.191
Dentsitatea 4.347,98 bizt./km²
Sorrera 1534
http://www.quito.gov.ec/

Quito[1] (ˈkito ahoskatua), ofizialki San Francisco de Quito, Ekuadorko hiriburua eta bigarren hiririk handiena da (Guayaquilen ondoren) eta Pichincha probintziaren hiriburua. 2010ean 1.650.034 biztanle zituen[2].

Quito itsas-mailatik 2.850 metrora dago, Iparraldeko Andeen mendebaldeko mendilerroan. Pichincha sumendiaren ekialdeko mazelan hedatzen da, Guayllabambako mendiartean, eta Machángara errekak zeharkatzen du[3]. Independentzia plaza ekuatoretik 25 km hegoaldera besterik ez dago.

Ekuadorko erdigune politiko eta administratiboa da. Gobernu, kultura, finantza, administrazio eta merkataritza erakunde garrantzitsuenen egoitza da. 1978ko irailaren 18an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen[4]. 2008tik Hegoamerikako Nazioen Batasunaren (UNASUR) egoitza da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quitotik 25 kmra dagoen Ingako aztarnategi arkeologikoan Kristo aurreko XI. milurtekoko hondakinak atzeman dira. Bertan talde ehiztari-biltzaile nomadak bizi izan ziren[5]. K. a. XV. mendetik aurrera Cotocollao kultura agertzen da. Nekazari sedentarioak ziren, artoa, kinoa eta kuia lantzen zutenak. K. a. V. mendean Pululahua sumendiaren erupzioak kultura hau itzalarazi zuen[6]. Juan de Velasco espainiar jesuitak «Historia del Reyno de Quito» liburuan Quitoko erresuma aipatu bazuen ere, garai hori nahiko ilun dago.

Inken konkista XV. mendean hasi zen, Túpac Inca Yupanqui buru zela. Honen seme Huayna Cápac-ek Tomebamban (gaur egun Cuenca) kokatu zuen bere bizilekua. Gerra odoltsuen bidez Quituen lurraldea bereganatu zuen eta 1532an, Yahuarcochako (kitxuaz odolezko aintzira) sarraskiaren ondoren, erabateko garaipena lortu zuen[7].

Espainiar kolonizazioa (1534-1808)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiarrak iritsi zirelarik Inka Inperioan gerra zibila zegoen, Atahualpa eta Huascar anaien aginte goseagatik. Lehenbizikoak Quitotik agintzen zuen eta bigarrenak Cuzcotik. 1532an Francisco Pizarrok Atahualpa atzeman eta zenbait egun geroago hilarazi zuen[8].

1534ko abenduaren 6an Sebastián de Belalcázarrek, Pichincha sumendiaren mazelan, San Francisco de Quito hiria sortu zuen. 1536an San Frantzisko elizaren eraikuntza hasi zen[9] Quitotik abiatu zen, 1541ean, Amazonas ibaia aurkitu zuen Francisco de Orellanaren espedizioa.[10]. 1545ean Quitoko elizbarrutia eratu zen. 1562an Filipe II.a Espainiakoak Quitoko Errege Auzitegia sortu zuen, Peruko erregeordetzaren barnean. 1586ko martxoaren 18an agustindarrek San Fulgencio Unibertsitatea (gaur egun Universidad Central del Ecuador) fundatu zuten. Meatzeen esplotazioak eta ehungintzak hiria aberastu zuten.

Independentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1809ko abuztuaren 10ean hiriak espainiar agintariak kargugabetu zituen eta Batzar Autonomoa eratu zuen[11]. Askapen prozesua 13 urtez luzatu zen. Azkenik 1822ko maiatzaren 24an, Pichinchako guduan, Antonio Jose de Sucre jenerala buru zuen armada independentistak behin betiko garaipena lortu zuen.

Antzinako Quitoko Errege Auzitegia Kolonbia Handiko Errepublikaren barnean sartu zen. 1824ko ekainaren 25ean Pichincha probintzia sortu zen, Quito hiriburu zuena. 1826ko martxoaren 18an Universidad Central del Ecuador inauguratu zen.

1830eko maiatzaren 13an Kolonbia Handitik bereizi eta Ekuadorko Errepublika sortu zen. Hiriburua Quito zen eta Juan José Flores lehenbiziko presidentea.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1908ko ekainaren 25ean Guayaquil eta Quitoren arteko burdinbidea inauguratu zen. Andeak zeharkatzen dituen trenbide hau Ekuadorko garrantzitsuena da.

1949ko otsailaren 12an Radio Quitok H. G. Wells idazlearen "The War of the Worlds" (1898) eleberriaren itzulpena eman zuen. Txarto ulertua izan zen eta anabasa handia sortu zuen hirian. Gutxienez sei lagun hil ziren.[12].

1960ko abuztuaren 6an Mariscal Sucre nazioarteko aireportua inauguratu zen.

1978ko irailaren 18an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Quitoko erdigune historikoa. Azkenaldi honetan hiri koloniala lehengoratzeko ahalegin handiak egin dira.


Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Köppen klima sailkapenaren arabera Quitok mendialdeko klima subtropikala du. Ekuatoretik hurbil (25 km besterik ez) eta garaiera handian baitago, urte osoan eguraldi epela (batzuetan beroa) izaten da. Urteko hilabete guztietan bataz besteko tenperatura maximoa 18 eta 20 Â°C artean egoten da eta bataz besteko tenperatura minimoa 9 eta 10 Â°C artean[13]. Bi urtaro daude, hezea (urritik maiatzera) eta lehorra (ekainetik irailera).


Datu klimatikoak (Quito)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 19.1 19.1 19.1 19.4 19.2 19.7 19.8 20.3 20.3 20.1 19.3 19.3 19.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 13.4 13.6 13.4 13.6 13.7 13.8 13.9 14 13.8 13.7 13.3 13.5 13.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 9.6 9.7 9.8 9.9 9.6 9.1 8.6 8.7 8.9 9 9.1 9.9 9.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 65 104.2 123.1 149.8 98.2 41.4 22 28 60 119.3 87.9 76.3 975.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10 11 15 15 13 7 5 5 11 14 11 11 128
Eguzki orduak 167 140 132 136 164 189 219 216 186 167 167 175 2058
Hezetasuna (%) 80 81 82 82 80 75 67 65 70 79 79 79 77
Iturria (1): NOAA,[14] World Meteorological Organization (prezipitazioa)[15]
Iturria (2): Danimarkako Elkarte Meteorologikoa (eguzki orduak eta hezetazuna)[16]


Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quitoko Zona Norteren ikuspegia

Administratiboki hiria Quitoko metropoli barrutiaren barnean dago. 15 zinegotzik eta Metropoliaren Alkateak osatzen dute Udalbatza edo Cabildoa. Ordezkari hauek sufragio unibertsalez aukeratzen dira, lau urtetatik behin. Hiria eta metropoli barrutia 8 administrazio eremutan banaturik dago, eta hauek 32 hiri-parrokitan. Administrazio eremuak hauek dira:

  • 1. Administrazio eremua: Zona La Delicia, «Metropoli barrutia».
  • 2. Administrazio eremua: Zona Calderón, «Quito hiria».
  • 3. Administrazio eremua: Zona Norte (Eugenio Espejo)', «Quito hiria».
  • 4. Administrazio eremua: Zona Centro (Manuela Sáenz)', «Quito hiria».
  • 5. Administrazio eremua: Zona Sur (Eloy Alfaro)', «Quito hiria».
  • 6. Administrazio eremua: Zona de Tumbaco, «Metropoli barrutia».
  • 7. Administrazio eremua: Zona Valle de Los Chillos, «Metropoli barrutia».
  • 8. Administrazio eremua: Zona Quitumbe', «Quito hiria».

Quitoko erdigune historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quito hiria1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Quito-Centro Historico noche.jpg

Quitoko erdigune historikoa gauez

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 2
Kokalekua EkuadorEkuador
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Izen ematea 1978 (II. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Quitokoa Amerikako erdigune historikorik handiena eta aldatugabeena da, historian zehar pairatu dituen lurrikarek (1797, 1859 eta 1917koek besteak beste) kaltetu zuten arren. 1978ko irailaren 18an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen[4]. Hiriaren erdi-hegoaldean dago eta 320 hektareako azalera du. 130 eraikin monumental (eliz, komentu, kapera, monasterio eta jauregi) ditu. Azken urte hauetan ahalehin handia egin dute erdigune historiko bikain hau lehengoratzeko. Eraikin aipagarri batzuk:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Quito Aldatu lotura Wikidatan