Quo vadis? (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Quo vadis?
Poster - Quo Vadis (1951) 01.jpg
Datuak
Jatorrizko izenburua Quo vadis?
Izenburua euskaraz Nora zoaz?
Urtea 1951
Estreinaldia 1951ko azaroaren 8a
Generoa epika, historia
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 171 minutu
Aurrekontua 7.623.000 dolar
Banatzailea Metro-Goldwyn-Mayer
Zuzendaria
Mervyn LeRoy
Ekoizleak
Sam Zimbalist
Gidoilariak
S. N. Behrman
Sonya Levien
John Lee Mahin
Henryk Sienkiewicz idazlearen Quo Vadis eleberrian oinarritua
Aktoreak
Robert Taylor
Deborah Kerr
Peter Ustinov
Leo Genn
Patricia Laffan
Finlay Currie
Felix Aylmer
Abraham Sofaer
Musikagileak
Miklós Rózsa
Argazkilariak
Robert Surtees
William V. Skall
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Quo vadis? (euskaraz Nora zoaz?) 1951ko Mervyn LeRoy estatubatuar zinema zuzendariaren epika filma bat da. Henryk Sienkiewicz poloniar idazlearen Quo Vadis eleberrian oinarritua dago. Bertan, Robert Taylor, Deborah Kerr, Peter Ustinov, Leo Genn, Patricia Laffan, Finlay Currie, Felix Aylmer eta Abraham Sofaer aktoreek antzeztu zuten.

Zortzi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, tartean Peter Ustinov aktoreak Neron enperadorearen antzezpen bikainarengatik, nahiz eta azkenean filmak sari bat bera ere irabazi ez izan.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

K. o. 64-68. urtea, Antzinako Erroma. Hiru urtez hainbat gudulekuetan borrokatzen aritu ondoren, Marko Vinizio (Robert Taylor) erromatar jenerala Erromara garaile gisa itzuli da, bertan Ligiaz (Deborah Kerr) maitemintzen delarik. Baina Ligia kristaua da eta bere fedeak erromatar gerlariaz maitemintzea ez du ahalbideratzen. Nahiz eta erretiratutako erromatar jeneral batek bere seme gisa adoptatua izan, Marko legez Erromaren morroi da, hortaz bere garaipen militarren ordain edo eskeron gisa Neron (Peter Ustinov) enperadoreak Ligia bere morroi izan dadin oparituko dio.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Quo vadis? (filma)