Ráth Cairn

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ráth Cairn

Ráth Cairn
Udalerriko kale bat.
Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlanda
Flag of Leinster.svg Leinster
Flag of the counties of Donegal, Leitrim and Meath.svg Meatheko konderria
Koordenatuak 53°36′41″N 6°52′02″W / 53.61139°N 6.86722°W / 53.61139; -6.86722Koordenatuak: 53°36′41″N 6°52′02″W / 53.61139°N 6.86722°W / 53.61139; -6.86722
Ráth Cairn Irlandako Errepublika-n dago
Ráth Cairn
Biztanleria 773 bizt. (2007)

Ráth Cairn (ingelesez Rathcarne edota Rathcarran) Irlandako Errepublikako Meath konderrian kokatzen den udalerria txiki bat da. Dublin hiriburutik 55 kilometro ipar-mendebaldera dago eta bertan irlanderaz mintzatzen da, honela bada, Meath konderriko Gaeltacht eremua osatzen du.

Eduki-taula

Historia[aldatu]

Ráth Cairn Gaeltacht eremua 1935an sortu zen, aurretik Irish Land Commission erakundeak lursail hauek bereganatu eta Connemara eskualdeko 41 familia bertan bizitzen jarri zirelarik. Familia hauetako bakoitzari etxe edo baserri bat eta 8,9 hektareatako lursaila eman zitzaien. Gerora jatorrizko biztanle hauei beste 11 familia gehitu zitzaizkien. Denera, Connemaratik Ráth Cairn eremura 443 pertsona lekuz aldatu ziren. 1967. urtean Ráth Cairn eremuak Gaeltacht eremuaren izendapen ofiziala jaso zuen, aurretik horren aldeko kanpainia edo ekimen bat burutu zelarik.

Euskaldunak udalerrian[aldatu]

Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz erbestera joan ondoren, 1940eko hamarkada eta 1958. urte artean Elias Gallastegi euskal politikari abertzalearen bizileku izan zen, bertan txirrinduen enpresa bat ireki zuelarik.

Herritar ezagunak[aldatu]


Iruditegia[aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Ráth Cairn