Régine Crespin
Régine Crespin (Marseilla, Frantzia, 1927ko otsailaren 23a - Paris, Frantzia, 2007ko uztailaren 5a) sopranoa izan zen.
Biografia [aldatu]
Reimsen egin zuen debuta, 1948an. 1950ean, lehenengo hiru sari lortu zituen Parisko Kontserbatorioan. Mulhousen (1950) eta Parisko Operan (1951) Richard Wagnerren Lohengrin lanean aritu zen. 1957an, Francis Poulencen Karmeldarren elkarrizketak lanaren frantsesezko bertsioan parte hartu zuen.
1958an, Bayreuthen, Wagnerren Parsifal kantatu zuen, eta izugarrizko arrakasta lortu zuen. Munduko antzoki eta hiri nagusietan aritu zen: Viena, Londres, Milan, Chicago, Buenos Aires, New York, eta behin baino gehiagotan Bayreuthen, besteak beste. 1976-1992 bitartean kantu-irakasle izan zen Parisko Kontserbatorioan, eta hainbat emanaldi eskaini zituen leku berezia emanez Lied-ari (Hugo Wolf, Robert Schumann) eta frantses melodiari (Hector Berlioz, Claude Debussy, Poulenc).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.