Rémi Gaillard

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rémi Gaillard (2011).

Rémi Gaillard (Montpellier, Frantzia, 1975eko otsailaren 7an) adarjotzaile frantziarra da. Frantziako hedabideei atentzioa eman zien beren txantxak ikusi zutenean. 2002an FC Lorienteko jokalaria bailitzan ospatu zuen Frantziako Koparen garaipena, ospakizunetan parte hartu zuen eta Jacques Chiracen zorionak jaso zituen. Gainera, Gaillard beste kirol ekitaldi, telebistako lehiaketa eta manifestaldi askotan sartu delako, gehienetan segurtasun neurriak erraztasunez gaindituz.

Agerpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaillardek FC Lorienten jantziarekin, segurtasun neurriak gainditu zituen eta FC Lorientek lortutako Frantziako Koparen ospakizunetan parte hartu zuen Frantziako Estadioan. Gainera, Jacques Chiracen zorionak jaso zituen, telebistari elkarrizketak eskaini zizkion eta autografoak sinatu zituen. L'Equipe kirol-egunkariko hainbat argazkitan atera zen egun batzuk geroago.
  • Gaillard, Frantziako gizonezkoen boleibol selekzioaren jantziarekin (atzekaldean zenbakirik ez izan arren), 2002ko uztailaren 27an Boleiboleko Mundu Ligako partiduaren hasieran, jokalariekin Frantziako ereserkia abestu zuen. Eurosport telebista katean atera zen.
  • Gaillard Montpellier Hérault RC errugbi taldearen jantziarekin zelairatu zen partiduaren hasieran. Partiduaren baloia eskuetan zeramala, zelaiaren erdigunera joan eta epaileari eskua estutu zion. Segurtasun guardia iruzurraz konturatu zenean, Remik entsegu marrararaino korrika egin eta marra gainean errodatu zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rémi Gaillard Aldatu lotura Wikidatan