Rio de la Plata

Wikipedia(e)tik
Río de la Plata» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rio de la Plata
Rio de la Plata BA 2.JPG
Bokalearen argazkia
Kokapena  Uruguai,  Argentina
Luzera 290 km
Arroa 4144000 km²
Emaria 22000 m³/s
Iturburua Uruguai eta Parana ibaien lotunea
Ibai ahoa Atlantikoa
Riodelaplatabasinmap.png

Rio de la Plata[1] (euskaraz "Zilarraren ibaia") Hego Amerikan dagoen ibaia da, Uruguai eta Parana ibaien bildurak sortua. Bokaleak 290 kilometroko luzera du Ozeano Atlantikoan hil arte.

Uharte bien bilgunean ibai-ahoak 48 kilometroko zabalera du eta Ozeano Atlantikoaren mugan 220, hori dela eta munduko bokalerik zabalena da. Rio de la Plata bokaleak Argentina eta Uruguai arteko muga egiten du, eta herrialde bien hiriburuak bere bazterretan daude: Buenos Aires hego-mendebaldean eta Montevideo ipar-ekialdean. Bokaleko uharterik handiena Isla Martín García du izena, eta Argentinakoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1516an, Juan Díaz de Solís espainiarra bokalea ikusteko lehendabiziko europarra zen, Ozeano Barearako pasabidea bilatzen ari zela.

1578an Francis Drakek eskualdea bisitatu zuen. Ordurako, Pedro de Mendozak jadanik Buenos Aires hiria eratua zuen 1536ko otsailaren 2an.

Bigarren Mundu Gerran bokalearen uretan Admiral Graf Spee alemaniar itsasontziak zenbait britainiar itsasontzi erasotu zuen, ez zuen garaipena lortu eta portura ihes egin behar izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rio de la Plata Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 34°30′S 58°10′W / 34.500°S 58.167°W / -34.500; -58.167