Rûmgo Sultanerria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rûmgo Sultanerria
سلجوقیان روم
Saljūqiyān-e Rūm

1077 – 1307
Sultanerria
Anatolian Seljuk Sultanate.JPG
Rumeko Sultanerriaren bilakaera
Seljuq Inperio Handiaren banaketa 1077
Barne gatazkak 1307
Hiriburua Iznik (Nicaea)
Konya (Iconium)
Hizkuntza(k) Persiera (ofizialki)
Erlijioa Islama
Eremua 1243an 400.000
Aurrekoa
Flag of None.svg Seljuq Inperio Handia
Ondorengoa
Otomandar Inperioa Ottoman flag.svg

Rûmgo Sultanerria (gaur egungo turkieraz: Rum Selçuklu Devleti, Anadolu Selçuklu Devleti, Türkiye Selçuklu Devleti edo Konya Selçuklu Devleti) Anatolian Seljuq Inperio Handiak izan zuen jarraipena izan zen, leinu jarraituarekin, 1077tik 1307ra. Hiriburuak İznik eta Konyan egon ziren. Sultanaren gortea asko mugitzen zenez Kayseri eta Sivas ere baziren hiriburu noizean behin. Bere momenturik gorenean Antalya-Alanyaraino iristen zen Mediterraneoko kostaldean eta Sinoperaino Itsaso Beltzan. Ekialdean beste Turkiar estatu batzuk absorbitu zituen eta Van lakura iritsi zen. Mendebaldean Denizliraino iritsi zen, ia-ia Egeoraino.

Rûm hitza arabierazko Erromatar Inperiotik dator. Seljuqtarrek lurralde honi Rum jarri zioten arabiarrentzat lurralde horiek erromatarrak baitziren, hau da, Bizantziarrak.

Sultanerriak egoera ona bizi izan zuen XII. mendetik XIII.era. Hainbat caravansarirekin Iran eta Asiako erdialdetik itsasora iristeko bidea errazten zuten. Genoarekin harreman handiak sortu zituzten garai honetan. Manzikerteko guduaren ostean Anatolian ezarri ziren beste estatu batzuk ere bereganatu zituzten: Danishmendiarren Erresuma, Mengücek, Saltuklu eta Artuklu. Gurutzadak ondo eraman zituzten, baina 1243an Mongolen aurka ez zuten mantentzea lortu. Garai honetan Mongoliarren menpeko bilakatu ziren eta horren ondorioz XIII. mendearen bigarren erdialdean sultanerriaren indarra desagertu zen eta 1310eko hamarkadan jada estatuaren arrastorik ez zen geratzen.

Hala ere hainbat printzerri edo beylik sortu ziren, horietako bat Osmanoğlu izenekoa, geroago Otomandarrak izena hartuko zuena eta gerora dominantzia lortuko zuena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rûmgo Sultanerria Aldatu lotura Wikidatan