Rōjū

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rōjūa, orohar "Agurea" bezala itzulia, gobernuko kargurik gorenengokoetako bat zen Japoniako Tokugawa shogunerrian. Hitzak, agure bakoitzari zein Agure Kontseilu osoari erreferentzia egiten dio. Lehen bi shogunekin, bi Rōjū baino ez ziren egon, ondoren, bost izateraino gehitu ziren, eta, azkenik, laura gutxitu zen.

Betebeharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agureek, zenbait ardura zituzten, nagusiki 1634an adieraziak

  1. Japoniako Enperadorearekin, Gortearekin eta printze-monjeekin harremana izatea
  2. Gutxienez 10.000 kokuko feudoak kontrolatzen zituzten daimyōak gainbegiratzea.
  3. Komunikazio ofizialetan dokumentu ofizialek hartutako formaren kudeaketa
  4. Shogunaren agintepeko lurraldeen barne kontuen gainbegiraketa
  5. Txanponak txanpontzea, lan publikoak
  6. Gobernu harremanak eta monasterio eta tenpluen gainbegiraketa
  7. Mapak, grafikoak eta beste gobernu erregistro batzuk biltzea.

Rōjūek ez zuten aldi berean lanik egiten, baizik eta euren zereginetan txandakatu egiten zirela, hilabetean behin batek zerbitzatuz, shogunarekin, Soba-yōnin zeritzon txanbelan baten bidez komunikatuz. Rōjūek, Hyōjōsho kontseiluko kide bezla ere zerbitzatzen zuten, Ō-Metsukeekin eta zenbait Bugyōtako ordezkarirekin batera. Hyōjōshoaren zati bezala, rōjūek, batzuetan, Gorte Gorenaren antzeko paper bat zuten, oinordekotza lehietan erabakiak hartuz eta Estatuko beste kontu batzuetan.

Tokugawa Tsunayoshiren agintaldian (1680-1709), Rōjūek ia euren botere guztia galdu zuten, shoguna eta beste departamentu batzuen arteko mezulariak baino askoz gehiago ere ez zirelarik.

Rōjū zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Ieyasuren agintaldian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Hidetadaren agintaldian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Iemitsuren agintaldian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Ietsunaren agintaldian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Tsunayoshiren agintaldian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Ienoburen eta Ietsuguren agintaldian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Yoshimuneren agintaldian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Ieshigeren agintaldian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Ieharuren agintaldian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Ienariren agintaldian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

|style="width: 33.33%;" align="left" valign="top" |

Tokugawa Ieyoshiren agintaldian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Iesadaren agintaldian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Iemochiren eta Yoshinoburen agintaldian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Screech, Timon. (2006). Secret Memoirs of the Shoguns: Isaac Titsingh and Japan, 1779-1822, p. 242n91. También conocido como "Honda Tadayoshi"