R2-D2

Wikipedia, Entziklopedia askea
R2-D2
Star Wars
Fitxategi:R2D2 (22213548240).jpg
Argitalpena
Lehen agerpenaStar Wars (1977)
SortzaileaGeorge Lucas
Ageri den obrak
Datu biografikoak
SexuaGizonezkoa (programatua)
Espezieadroidea
Garaiera96 cm
Jardueramekanikaria
itsasturia
EtsaiakInperio Galaktikoa
Sistema Independenteen Konfederazioa
starwars.com…

R2-D2, Star Wars film sagako pertsonaia bat da, droide astromekaniko bat, C-3POren kontraparte eta laguna.

Hispanoamerikako herrialdeetan, Arturito bezala ezagutzen dute, bere izenaren ingelesezko ahoskatzearekin duen antzekotasunaren ondorioz (ingelesezko Artoo-Detoo edo Artoo-Deetoo ahoskera, gaztelaniaz Ar tu di tu bilakatzen dena).

Kamaren atzean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagaren eraketan zehar, R2-D2ren irrati bidez kontrolaturiko ereduak erabili ziren (Grant Imaharak funtzio honetan lan egin zuen trilogia berrian), baita Kenny Baker aktoreak kontrolatutako ereduak ere.

Pertsonaiaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

R2-D2, defentsa armadaren zerbitzura egon zen Naboo planetan eta Veruna erregea zerbitzatu zuen honen erregealdian. Droide hau, beti egon zen Nabooko Errege Ontzian, beste antzeko droide batzuk bezala, ontziaren edozein zati konpondu eta nabigatzaile bezala laguntzeko funtzio soilarekin. R2-D2, droide astromekaniko edo astro droide deritzen robot mota batekoa zen, Galaxian zehar oso ezagunak eta preziatuak zirenak.

R2-D2k Padmé Amidala salbatu zuen, Merkataritza federazioaren blokeo batetik ihesean zihoazenean, eta Tatooine eta Koruskant planetetarako bere bidaiaren gainontzeko zatian lagundu zuen. Naboora itzuli zirenean, R2-D2, Anakin Skywalkerrek Merkataritza federazioaren ontzi nagusiaren barrenetan sartu eta ontzia erabat suntsitzeko erabili zuen ehiza ontzi txikiko nabigatzailearen tokian sartu zen.

R2-D2, Padmé eta Anakinekin batera joan zen euren bidaia osoan zehar hamar urte beranduago Tatooine eta Naboora, senatariak jasandako erailtze saiakeretatik ihes egiteko. C-3POrekin batera, Geonosis planetan amaitu zuen, non Padmé Amidalari bizia salbatu zion, eta, ondoren, C-3PO berreraiki zuen Geonosiseko Harean. Honen ondoren, Anakin lagundu zuen gudu askotan, kristphsisekoan kasu. Honi eta bere padawanari Jabba the Huttaren semea aurkitzen lagundu ondoren, Anakinen laguntzaile gaiztoa suntsitzen lagundu zuen. Handik gutxira, aireko gudu batean, Skywalker jeneralaren ontziak eztanda egin zuen, droidea Grievous jeneralaren eskuetan utziz, Anakinek erreskatatuko zuena, gudu esfera separatista bat suntsitzen laguntzeaz gain. Handik gutxira, Anakin Skywalkerri eta Obi-Wan Kenobiri, kantzilerra erreskatatzen lagundu zien.

Urte batzuk beranduago, R2-D2 eta C-3PO, Alderaan planetako Errege etxeko zati eta Raymus Antilles kapitainaren jabetzakoak izatera pasa ziren. Darth Vaderrek Tantive IVa eraso zuenean, aipaturiko bi droideek, ihes egitea lortu zuten, Leia Organa printzesak, R2-D2ri, honen barnean, Izar Hiltzailearen planoak jarri ondoren.

Tantive IVtik ihes kapsula batean irten ondoren, biak, Tatooine planetan erori ziren, non Luke Skywalkerrek eta honen osaba Owen Larsek erosi zituzten. R2-D2, Luken etxaldetik gertuko etxe batean bizi zen Obi-Wan Kenobiri planoak eramateko bere misioan irten zen, eta, honela, Galaxiaren patua adierazi zuen. Luke Skywalkerren osaba-izebak, Inperioko soldaduek exekutatu zituzten. Inperio Galaktikoa, bi droideen bila ari zen, Luken etxaldera eraman zituena.

Honen ondoren, R2-D2, Aliantza Errebeldean barneratua izan zen, eta, Luke Skywalkerren X Wing ontziko nabigatzaile bezala, Izar Hiltzailearen suntsipenean lagundu zuen. Honela, C-3PO, Han Solo, Leia Organa eta Chewbaccarekin jarraitu zuen errebeldeen alde eta Inperio Galaktikoaren aurka egiten.

R2-D2, Endorren egon zen, eta errebeldeekin parte hartu zuen Bibarren Izar Hiltzailea babesten zuen Ezkutu Eratzailearen hartzean. Azkenean, errebelde guztiekin, Inperioaren erorketa eta aro berri baten ezartzea ospatu zuen.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]